martxoak 8
EMAKUME TXOKOA
Emakume ijitoek beren ekarpena jakitera eman dute ‘Romaní Hadin II’ liburu aurkezpenean
AMUGE elkarteko Noemi Amaya García lanaren aurkezpenean parte-hartzaile aritu da, Emakume Txokoaren Irakurketa Feministak antolaturik. Ekitaldi antigitanistak pertsona hauen memoria ere jaso du. Martxoaren 8ko egitarauak aurrera jarraitzen du, eta ondoko liburua aurkeztu da Kulturaten: 'Romaní Hadin II....
Albisteak
M8arekin bat egin du Garaia Parke Teknologikoaren komunitateak
Argazkia eta beheko testua: Garaia Parke Teknolgoikoa. PTGaraia-ko enpresa eta profesionalen komunitateak gaur Emakumeen Nazioarteko Eguna (martxoaren 8a) dela eta komunitate-argazki bat egin du, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekiko konpromisoa erakusteko. Ekimenak PTGaraia inguruko pertsona ugari bildu ditu, eta guztiek bat...
Albisteak
M8ko arratsaldeko manifa gaztea: “Emakume langileok askatzeko Sozialismoa eraiki!”
Itaia, Emakumeon Antolakunde Sozialistak salatu ditu "emakume askoren egoera ekonomikoa okertu egin" dela eta eguneroko indarkeria matxista. "Argi izan dezatela erasotzaileek eta faxistek, aurrean izango gaituzue". Horren aurrean "ezker instituzionalarekin zapalkuntza ekonomiko eta soziala mantendu da". Itaiak planteatu du...
Albisteak
M8ko eguerdiko manifako jendetza: “Beste mundu bat feminismotik”
Manifaren burua Portaloi inguruan izatean, manifaren azken partea Biteri plazan zegoen. Mugimendu Feministak, Tatiana gogoan, "noraeza eta etsipena" borrokatzera deitu du, adibidez martxoko mobilizazioetan. Instituzioei, patronalei, gizonei exijitu zaie "hartu dagokizuen ardura!". Plazan irrintziak eta musika ere izan dira....
Albisteak
Lilabide ibilaldiak Martxoak 8ko egitarauaren erritmoa biziagotu du
Parte-hartzaileak Sanbamañako batukadarekin abiatu dira Biteri plazatik 5 kilometroko ibilaldia egiteko prest, Sasoibidek antolatuta. Albistea osatzen gabiltza
Albisteak
Larunbaterako mahai-ingurua eta M8rako manifa (19:00etan) antolatu ditu Itaiak
Irudiak eta txioa: Itaia Debabailara. Mahai-inguruak 'Emakume langilearen auzia egungo kirol ereduan' aztertuko du Gaztetxean. Goizeko 11:30ean izango da, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira. Halaber, igandeko manifak 'Emakume langileok askatzeko batu borrokara!' izango du goiburu. Arratsaldeko 19:00etan abiatuko da Sebero Altube plazatik. "Emakume...
Albisteak
Martxoak 8- Emakumeen Nazioarteko Egunaren adierazpen instituzionala
Argazkiak: MB artxiboa / Testua osoa: Arrasateko Udala. Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorrarekin dugun konpromisoa irmoki berresten dugu. Printzipio demokratiko hori ukaezina da, eta gizarte justu, aske eta kohesionatu baten funtsezko zutabea. Gaur,...
Albisteak
M8: Mugimendu Feministak deituriko manifak (12:30ean) “beste mundu bat feminismotik” aldarrikatuko du
Argazkiak: MB artxiboa / Kartela: Arrasateko Mugimendu Feminista. Arrasateko Mugimendu Feministak adierazi du "argi dugula ez dugula feminismorik eta antiarrazismorik gabeko mugimendurik nahi, ezta mundurik ere". "Horrexegatik diogu Beste Mundu Bat Feminismotik. Eta hori lortzeko antolakuntza eta borroka dira gure armarik...
Albisteak
Arrasateko Pentsionistek M8ra eta Greba Okorrera deitu dute
Argazkia: Arrasateko Pentsionistak. Asteleheneko bilkurak aldarrikatu du Emakumeen Nazioarteko Eguna "omenaldia izatea nahi dugu, urte luzez lortutako eskubideak lortzeko eta mantentzeko borrokatuduten eta egunero borrokatzen ari diren emakume guztiei". Era berean, ohartarazten du eskubide horiek "orain arriskuan daudela, batzuek kendu nahi...
Albisteak
Martxoak 8: Emakume Txokoak egitaraua elkarlanean prestatu du eta parte hartzera deitzen du
Igandean ospatuko da Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta kartela Joana Manzisidor Akizuk egin du 'Atzerapausorik ez!' goiburuarekin. Bertso saio literario musikala, azoka, manifa, tailerra eta beste zenbait ekitaldi ospatuko dira martxoaren 5etik 28ra. Martxoaren 8ko aurkezpena atzo arratsaldean egin zen Emakume...
Latest News
Ertzaintza Monterronen ikertzen dabil Maritxu Kajoiko bortxaketaren ostean
Polizia zenbait ibilgailutan bertaratu da, eta parkearen guneetako bat prezintatu du. Frogak aurkitzeko unitate batek bertan dihardu. Albistea osatzen gabiltza





