Testua eta argazkia: EH Bildu.
2019ko abenduaren 3an onartu zituzten PNV eta PSOE alderdiek 2020. urterako aurrekontuak.
Ordutik hona, bistan denez, mundua hankaz gora dago eta testuinguru orokorra eta ekonomikoa zeharo aldatu dira. Gauza jakina da orduan aurreikusi zitezkeen diru sarrerak ez direla inondik inora gauzatuko.
Iragarpenak ezkorrak dira gainera eta Gipuzkoako Foru Aldunditik jasoko dugun diruan %25 inguruko jaitsiera izango dugula adierazi digute.
Alde batetik orduan, Diputaziotik 4.000.000 € inguru gutxiago jaso dezakegula azaltzen dute aurreikuspen batzuk.
Bestetik, udal tasa eta zergen bitartez ere dexente diru gutxiago jasoko dugu; bonifikazioak direla, tasen itzulketa dela, jarduera ekonomikoaren murrizketak eragindako tributu murrizketa dela etab. Bonifikazio eta tasen itzulketak diru sarreren murrizketa suposatuko dute. Eraikuntza zergaren bidez jasotzea espero zena, hirigintza baimenekin lotutako tasetatik, obren okupazioen tasatik, terrazen tasetatik, etab.
Udal tributuetan diru-bilketa murrizketa gertatuko dela nabaria da. Diputaziotik etorriko den dirua %25 gutxiago bada, jarduera ekonomikoari zuzenean lotuta dauden tributuen murrizketa ere %25ekoa izango dela suposa genezake eta horrek, kasurik onenean, 5.500.000 euroren murrizketa suposatzen du gure sarreretan.
Garbi dagoena da 2020ko aurrekontuak une honetan ez daudela koadratuta, sarrerak askoz txikiagoak izango direlako, kasurik onenean 5.500.000 € gutxiago izango ditugu. 2019tik soberan geratutako dirutik, 1.500.000 € gordeko zirela hitzeman zuten murrizketa hauei aurre egiteko baina jakin badakigu gordetako diru horretatik PNV eta PSOE alderdiak tiraka ari direla gastuetan sakonduz. Beraz, kasurik onenean geratzen zaigun deskuadrea 4.000.000 eurokoa da.
Zenbaki hauek eta egoera ekonomiko berriak zuhurtziaz jokatzea eskatzen digute, eta 2020ko aurrekontuetan jasota dagoen arren, ezingo diegu aurreikusitako gastu eta inbertsio guztiei aurre egin.
Aldaketa begibistakoa den arren, PNV eta PSOE, gastuaren exekuzioan tematuta daude, gastuari aurre egiteko nahikoa diru izan barik eta une honetako lehentasunak beste batzuk izan beharko liratekeenean.
Horren adibide garbiena ekobulebar izendatu duten proiektua da, “eko”tik oso gutxi duena. 3.000.000 € inguru xahutuko duela aurreikusten dena. Momentu honetan inondik inora esentziala ez den proiektua.
Gogoratu Juan Arzamendi Musika Eskolaren (JAME) obrak geldi daudela eta ez dakigula zelan eta zer kosturekin martxan jarriko diren. Kulturola ere, erlojuaren eraikina, obratan dago. Erguingo igogailua…
Arrasateko ekonomia berpiztea nahi bada, larrituta ikusten dugu helburu hori lortzeko PNV eta PSOEri okurritzen zaien gauza bakarra enpresa eraikitzaileei kontratu gehiago esleitzea dela. Herriaren eta herritarren beharrak beste batzuk dira orain. Gainera, denok dakigunean gero obrak egingo dituzten enpresak ez direla Arrasatekoak eta bertan lanean jardungo duten langileak ere ez direla Arrasatekoak izango.
Itxaron dezagun hilabete batzuk egoera apur bat argitu arte horrelako proiektu handiak martxan jarri aurretik eta hausnartu dezagun gero.
Iruditzen zaigu gainera, ekobulebarraren kasuan, aktuazio bigun batzuekin (baliabide eta diru gutxi) proiektu horren helburu batzuk bete ahal direla. Horrelako adibidea aurreko astekoa izan ahal da non, gure ekimenez, oinezkoendako esparru berriak irabazi ditugun herrian.
Bukatzeko esan aurrekontu berriak denon artean adostea gurako genukeela eta horrela jakinarazi diogula udal gobernuari (nahiz eta oraingoz ezezkoa izan den erantzuna).
Elkarlanerako momentua dela iruditzen zaigu, egoera berri honetan ezinbestekoa. Arrasateko herriak hori eskatzen digula uste dugu.
Txapuza gehiago egiteko momentua ere ez da. Zeren koronabirus garai honetan ontzat har daitekeen “aktuazio bigun bat”, artikuluan ulertzen denez, gero betiko ezartzeko aitzakia bezala erabiltzea oso susmagarria da.
Argi eta garbi esango dut, oinezkoentzako 170m baino ez irabaztearren, herriko errepide nagusi bateko trafiko guztia auzo bakar batera (Gelmara) desbideratzea oso serioa da. Nire ustez, horrelako neurriak hartu baino lehen herritarren eta gehinbat kaltetuak izango garenon parte hartzea erraztu behar da. Gainera, prest gaudela frogatzeko, duela bi urte auzokideen batzorde bat sortu zen proiektuaren inguruan dugun iritzia udaletxera eramateko. Horrela bai.
Gipuzkoa etorbidean egin denari usai oso txarra hartzen zaio. Batetik, PNV-ren burugogorkeria duela 2 urte atzera bota zen proiektua berriz aurrera eramateko. Bestetik EH Bildu, Gipuzkoa etorbidean egindako “bonberada” honen meritua eurena dela altu esaten… PNV-EH Bilduk beraien arteko ezberdinasunak eszenifikatu nahi dituzte baina argi dago neurri honetan guztiz ados daudela eta Gelma auzokoei sortu diguten arazoa berdin zaiela. Peatoiak priorizatu nahi dituzte, hori oso polita geratzen da titular baterako. Gauza da Gipuzkoa etorbidea oinezkoentzat guztiz sobredimentsionatuta geratzen dela eta Gelma auzoa trafikoz guztiz kolapsatu… baina klaro, Gelmakoak 2. mailakoak gara… Trafikoa, kutsadura… baina batez ere, PNV-EH BILDU-ri esker, hainbeste “defendatzen” dituzten peatoiak biziki kaltetuak irtengo gera, martxoaren 8 ko portaletatik irtetzerakoan, umeekin parkera joaterakoan, pizza bat hartzera goazenean, ogia erostera, etab… Norena izango da erantzunkizuna tragedia bat gertatzen denean? Nik inkoherentzia, hipokrisia eta autobombo zikiña besterik ez dut ikusten guzti honen atzean.
Xaguxar, zeuk kotxiaz Atxabaltarako norantzia hartzen dozunien Nafarroa Etorbideko bidia hartzen dozu. Bertan, Farmazia bat, dozena bat portal, parke eta Frontoi bat, Consumerrerako pasabidia, hotel bat eta Kulturola igarotzen dittuzu. Zuk (nik eta danok) eragiten doun trafiko latza Nafarroa etorbidian ez da kontuan eukitzekua? Gelmako bizilagunek be herriko beste toki batzutan eragiten dou arriskua kotxikein. Baina zeuk zeuriagattik beiketan dozu, herri ikuskera batetik abiatzia ez litzake hobia zure ustez?
Gainera artikulu honek gauza askotaz berba eitxen dau. Eta uste dot COVID garaixan alkatiek ein biher dauen despilfarrua azpimarrgarrixaua dala.
Noski baietz Joserra, ados nau zurekin, barkatu “nire auzuen” bakarrik zentretiegatxik. Nafarroa etorbidien dauen trafikua exageraua da (nahiz eta espaloi aldetik martxoaren 8 edo Maala baino hobeto egon). nere elkartasuna, noski, bertako biztanlientzat. Oso erraza zan Zerrajera noranzko bakarrien jartia ta Nafarroa etorbidea beste norazkuen…Ze arazo egongo ote zan hori hórrela ez izeteko? 😉
Adoz Joserra,
Baina Nafarro etorbidea errepide luze ta zuzen bat da, ezin da konparau Mapfreko rotonda egin dutenakin, espazio barik ta kurba askokin.
Gelmako bizilagunak agian atxabaltara juteko, ospitalean irteera bat egingo ba zan, zuendako ona izango zan be.
Atxabaltara juteko edo eroskitik edo erditik Meca-raino bakarrik jun gaiztezke, ez ospitaetik eta ez bedoñako irteeratatik ezin da jun.
Udaletxean norbaitek dau kobretan hau pentsateko, eta etxeak behetik egin bi die ez teilatutik. Ez pada dau balio bere lekua utzi dezan….
Nik dakidala Bilduk asteburuetako ordu puntetan proposatu zuen oinezkoentzat tartea zabaltzea. Zapatu eta igande eguerdi eta gaualdean ez dago ia trafikorik, beraz, ondo legoke hausnarketa hau finduz gorako iruzkinen argumentazio nagusia bertan behera gelditzen da. Gipuzkoa etorbidea aste osoan zehar ixtearen ideia, beraz, ez da Bilduren proposamenetik jaio, gobernuaren erabakia izan da.
Bestetik, Bildun proposamenean autobusak Gelmatik ez pasatzea aurreikusten zen. Autobusak kurba hori gaizki hartzen denbora asko doaz eta. (ez soilik COVIDaren garaian)
Beraz, beste kaletar bat eta Xaguxar zuen hausnarketak findu, eta bidez batez momentu zailetan azalpenik ematen ez duen alkateari azalpenak eskatu diezaiekezue. Zeren badirudi nahastu nahi duzuela Bilduren proposamen zehatza PNVk egin duenarekin. Eta ni behintzat zuen tranpan ez naiz eroriko.
Aupa Etxebe…! Publikatu den artikulua EH Bilduk idatzi du. Gelmako auzoko bizilagun bezala, gustatuko litzaidake zuk esaten duzuna gaur Maiatzak 13 testu honetan isladatuta agertuko balitz. Honek sinesgarritasuna emango lioke esaten duzunari eta mesfidantza hein batean desagertuko litzateke.
https://mondraberri.eus/oinezkoentzat-espazio-berriak-probatzea-proposatu-du-eh-bilduk/
Hor daukazu Bilduren proposamena. Argi eta garbi esaten du “proba” egin nahi dela eta ordutegi batzuk finkatzen ditu asteburuetarako (Goizen ordu batzuk eta atsalde-gau partean beste batzuk).
PNVk ideia bereganatu zuen, ikusten denez modu trakets batean.
https://mondraberri.eus/arrasatek-oinezkoen-mugikortasuna-errazteko-eta-gizartearen-urruntzea-bermatzeko-neurriak-hartu-ditu/
Artikolo hau irakurrita ematen dauena da danon arteko adostasun batekin hartu zala erabakia.
Artikulu horrek esaten duena da Bilduren proposamena moldatu egin zela. Gehiengo absolutua duen gobernu batekin onartu daitekeen gauza bakarra da gobernuak proposatzen duena. Inondik inora esaten du artikulo horrek oposizioko alderdiak pozik daudenik onartu denarekin. Kepa, zergatik nahiko luke Bilduk bere hasierako proposamena aldatzea? Ez dauka zentzurik.
Etxebe zure ustez alderdi batek proposamena itxen badau ezin dau aldatu bere proposamena zerbait besteekin akordiotara iristeko?
Xaguxar, Arrasate Pasealekuan antzeko zerbait gertatu zen, batak peatonalizatu nahi zuen eta besteak ez, orain ez dago pertsonarik hori ulertuko duenik, peatoiak bide gorritik, kotxeak abiadura bizian goizeko 9etarako 3 minutu falta direnean, umeak ikastola zein eskolara bidean eta gazteak unibertsitatera, hara ze kakanastea! Nire ustez Arrasate pasealekua peatonalizatzeko oso erraza zen eta ez nuen ikusten arrazoi berezirik ez egiteko tunela jarri zutenetik, baina, azkenean bata eta bestea dela medio, kaka! Aprobetxatuko dut esateko Arrasate pasealekuan, Santa Barbarara bidea dagoen aldapatxoan, Arimazubitik igota, espaloia gaizki baino gaizkiago dagoela, LOTSAGARRI ETA BELDURGARRI! eta jakin badakit bertako bizilagunek eskatu dutela hori konpontzea eta momentuz ez dagoela udalaren planetan erantzun diotela. Beharbada obra faraoniko berriak egin beharrean hori konpontzea ez legoke gaizki eta bide batez kale horretako trafiko eta peatoien arteko saltsa maltsa konpondu! istripu dexente egon den lekua da eta hala eta guztiz ere ez da ezer ganorazkorik egin!
Egia da, lotsagarria da hartako mugimendua….
Lehen esan duda bezala etxea behetik in bida ezta ez teilatutik.
Lehenuik trafikoa bariantetik gestionau in bida, ta hortarako bi sentiduetan irteerak egin behar dira. Ez ospitala ez bedoña (bedoña igual eztauko sentsu handirik)ez dituzte atxabaltara edo gazteizera juteko irteera.
Gero barruko bigarren eraztunara begiratu egin behar da: nafarro etorbidea-araba etorbideraino, gipuzkoa etorbidea-otalora-alfonso VIII. Bixak elektronikaraino: zeoze in dezakegu arrasaten hor?…. hortik barrura…. dana txapuza galantak dira!
Arimazuriko bizilagun moduan esan biarra daukot guztiz kontra nauela arrasate pasealekua peatonalizatziakin, hori bai zala bonberada elegantia. Eskerrak ez zala itxi.
Beno, nik ama bizi dut bertan eta bi ume ditut Arimazubi ikastolara doazenak eta bonberada gaur dagoena iruditzen zait. Ez amak eta ez umeek ez dakite nondik ibili daitezkeen, autobus geltokia Bolintxoren parkinga da eta Arizmendiarrieta pasealekura lanera doazen batzuek goizeko 9etarako 3 minutu falta direnean gidari arriskutsu bilakatzen dira eta txoraturik joaten dira ziztu bizian. Eta bonberada izan edo ez oraindik ez dakit zein den ez peatonalizatzearen arrazoia egia esanda. Oso atsegina izango litzateke peatonalizatuta, Arimazubiko plaza, ikastola eta parke inguru oso polita eta arriskurik gabekoa gure ume eta nagusientzako.
Ba nire ustez ez, eta bizilagun askoren ustez ezta. Gogoratzen dot sinadura asko bildu zirela bai okindegian eta bata goxokien dendan bonberada honen aurka.
Trafiko dana pasatuko zan arizmendiarrieta pasealeku ondotik, eta uste dot ez zala egokia izengo.
Eta Olandixoko tunela? Obrak egiten ari ziren bitartean, itxita egon zenean ez nuen nik trafiko arazo handirik nabaritu, ez dut ulertzen. Sinadura bilketa egon zela banekin, baina sinatu ez zuten jende asko ere ezagutzen dut, beraz, kasu horretan zer den asko eta zer gutxi argitu beharko litzateke ez? Edozein modutan, ez dut arrazoi objetiborik ikusten. Usteak eta beharbada atxikimendu politikoak ere bai baina bestelakorik…
Nola diren gauzak. Herrikoek bertako hedabideak irakurtzen ditugu eta joan den asteko Goienkarian EH Bilduk umeentzat eta oinezkoentzat proposatzen zuen errepide-zatia asteburuetarako baino ez zen. Hori bai, Gipuzkoa etorbidean, Gelma pareko metro batzuetan. Ez San Andresen, ez Musakolan, adibidez.
Antzadenez, gero osteguneko plenoan epe hori alarma egoera dirauen bitartean luzatzea aho batez onartu zen. Beraz, trafiko hori guztia Deba hiribidetik eta Etxe Txietatik desbideratuta geratu da. Ikusiko dugu noiz arte.
Gaur hemen EH Bilduk, koronabirusak udaletxeko diru kontuetan sortuko duen krisia azaldu bitartean, eta lerroen artean, berriro ere “oinezkoen etorbidea” aipatzen du, diru gutxirekin egin daitekeenaren adibidea bezala.
Argi dago EH Bilduk gai honetan protagonismo guztia hartu duela, horregatik egin duten trafiko aldaketa betirako uztearen kontra gaudenok, eta honi guztiari susmo txarra hartzen diogunok nori hartu behar diogu kontu? Egia esan orain dela pare bat urte PNVk egin behar zuen jokaldia jakin genuen, baina ez genuen espero EH Bilduk bere aldetik eta inori galdetu gabe hain serioa den proiektu hau horrela bultzatzea eta egitea.
Kontziente zarete PNV-PSOEk gehiengo absolutua edukita edozer egin dezaketela? Bilduk proposatzen duen guztia PNV eta PSOEk onartu edo moldatzeko aukera daukate. Oposizioari Gobernuak egiten dituenak egoztea ez da zentzukoa.
Bilduk asteburutako proposamena egiten badu eta azkenean aste osoan peatonalizatzeko proposamen bat badago, negozioazio horretan nork uste duzue sartu zuela baldintza hori? PNVk Bilduren proposamena gaizki eta baldar planteatu du eta orain kexak datoz. Eta uste dut kexa hori agintzen duenari zuzenduta egon beharko litzakeela.
Oposizioari ezin zaio leporatu nagusitasun absolutua duen gobernu baten erabakia. Negoziazio mahai baten botere absolutua duenarekin negoziatzean batzuetan minimoekin geratzea besterik ez da gelditzen.
Oinezkoendako espazioak zabaltzea berri ona da, baina PNV-PSOEren eskua dago hor, zuei, PNVroek bazterrak nahastu nahi badituzue ere. Beharbada PNVko zinegotzien herena Arrasatetik kanpo biziko ez balira herriaren egunerokotasuna hobeto neurtuko lukete.
Eta alkatea? Non dago alkatea? Arazoen aurrean alkatea ezkutaketan dabil.
Hori egia da. Podemos eta Bilduk gobernuaren proposamenari baizkua eman arren, horrek ez du esan nahi %100 ados daudenik.
Bilduren proposamena argia zen eta gobernuak beste modu batera egin ditu gauzak.
Mayoria absolutua edukitzean nahi dutena egiten dute. Eta Podemosek eta Bilduk onartu ala ez, gobernuak nahi duena egiten jarraituko du.
Ba ni pertsonalki peatonalizazioaren alde nago. Ez dakit nolakoa izango den ekobulebarraren proiektu hori, baina Araba etorbidearena ikusita, pozik geratuko nintzateka antzekoa bada. Oso proiektu ona iruditu zait Araba etorbidekoa, ikusiko dugu nolakoa den ekobulebarrarena, baina ideia moduan ona iruditzen zait.
Berez, Araba Etorbideko proiektua aspaldikoa da, ez? Uste dut Bildun garaikoa zela Araba Etorbidea txukuntzearen ideia.
Ez dakit noren proiektua dan, esan doten bakarra da asko gustatzen jatela, eta ekobulebarra bide hortatik badoie, gustatzen jatela. Herria hobetzen dan bitartean ondo dagoela pentsatuko jat.
Ni ere bai, peatonalizazioan alde, baina ez beste kale batzuk trafikiz kolapsatzea suposatzen badu. San Andresekoa Gipuzkoa etorbidean egingo balute sikiera….baina Gipuzkoa etorbidea (arteria garrantzitsuetako bat) trafikorako istea da proposamena…!
Peatoiak priorizatu nahi baditugu soluzioa trafikoa noranzko baten jartzea da: san andresetik datozen kotxeak zerrajeratik desbiatu; nafarroa etorbidea san andreserako noramzkoan; gipuzkoa etorbidea erdigunerako norantzan, etxetxikiak nafarroa etorbiderantz, martxoaren 8-deba hiribidea gipuzkoa etorbiderantz… Denok irabaziko genuke
Denok ez, Ferixalekutik Obenerrekara edo Musakolara joateko buelta eta buelta egin beharko litzateke. Eta zergatik ez egin Gipuzkoa etorbidean Arrasate Pasealekuan egin zuten bezala? Hau da, bi karrilak estutu, abiadura jeitsi eta espaloiak zabaldu edo bidegorri egin?. Neurriak ematen du. Horrela Deba hiribideak eta Etxetxikiak ez zuten hainbeste trafiko jasango, ezta?
Gipuzkoa etorbideakoa ez doa hortik, ez. San Andresen asfaltatze lanak eta zuhaitzak bota eta gazteak sartu baino ez dute egin. Argi dago, zer egiten duten itxoiten geratu ordez, hemen ere sinadurak biltzen edo zeozer egiten hasi beharko dugu.