Garibai, Grupo San Juan eta Gipuzkoa etorbideko errepide zati batzuk oinezkoentzat izango dira bihartik

7
3372

Tramo batzuk motor gabeko ibilgailuentzat eta oinezkoentzat izango dira “deseskalatzeak iraun bitartean”. Horretarako, gaur (ostirala) trafiko mozketak eta egokitzapenak egingo dira.

Testua: Mondraberri / Irudia: EH Bildu.

“Arrasatek kaleak deseskalatzera egokituko ditu”, adierazi du Udal-gobernuak gaur eguerdian. Joan den larunbatetik, herritarrak bide publikora joan daitezke ibilaldiak edo ariketa fisikoa egitera, eta maiatzaren 11tik aurrera, areagotuko da neurri hori.

Horren harira, EH Bilduk egindako proposamenetik abiatuz, Hirigintzako Batzordean alderdi politiko guztien baiezkoarekin (EAJ-PNV, EH Bildu, PSE eta Elkarrekin Arrasate) onartu da “oinezkoentzako espazio berriak mugatzeko lanak burutzea, arrasatearrei segurtasun-distantzia mantentzea errazteko”.

“Neurria behin-behinekoa da – zehaztu du Udal-gobenuak – eta oinezkoen kopuru handiena dabilen eremuetan aplikatuko da, non pilaketa handiagoa den eta, beraz, segurtasun-distantzia nahigabe hausteko arrisku handiagoa dagoen”.

Bihartik (zapatutik) aurrera eta “deseskalatzea iraun bitartean” aplikatuko dira eremu hauetan:

  • Garibai etorbidean, soilik autobusak igarotzen diren tramuan, izkina egiten duen fruta-dendatik Maalako biribilgunera arte, oinezkoentzat eta motorgabeko ibilgailuentzat soilik irekita egongo da.
  • San Vicente Ferrer kalean, Grupo San Juanen, erreka izkinatik Maalako biribilgunera arte doan eremua oinezkoentzat eta motorgabeko ibilgailuentzat soilik irekita egongo da.
  • Gipuzkoa Etorbidean, Ertzaintzaren komisaldegitik Elmako biribilgunera arte, oinezkoentzat eta motorgabeko ibilgailuentzat soilik irekita egongo da.

Udal-gobernuak iragarri du “neurri hauei jarraipena egingo zaiela, egokitzapenen bat egin behar bada”.

Deseskalatze fasean egon arren, Udalak gogorarazi du “orain berarekin bizi behar dugu bakuna bat egon artean, horrexegatik ezinbesteko da segurtasun neurri oro betetzen jarraitzea”. Arrasaten Covid 19agatik positibo emandako herritarrak “ugariak dira, eta prebentzioa beharrezkoa da kasuen gorakada ez izateko. Lehentasuna osasuna da”.

Udal-gobernuak baloratu du “orokorrean, eredugarria izan da arrasatearren erantzuna konfinamendu garai honetan eta orain ezin dugu atzera egin. Arduraz jokatzen jarraitzeko deia egiten dugu, baita deseskalatze fase ezberdinetan ere”.

7 IRUZKIN

  1. Testuinguru berezi honek bereziki gauza txarrak ekarri dizkigu, baina aukera berriak ere zabaltzen ditu. Izugarri poztu ninduen oinezkoentzat espazioak zabaltzearen proposamenak eta badirudi azkenean onartu dela. Pena herriko toki batzuetara soilik mugatzea, hainbeste aukera zabalduko lituzke…
    Porlan asko du gure herriak eta berdea faltan botatzen dugu, ikustea besterik ez dago Kurtze Txiki nola dagoen azken egun hauetan.
    Oinezkoentzat pentsatutako Arrasate bat sortzearen erronka noiz hartuko dugu?

  2. Behin-behineko neurrietatik behin-betiko neurrietara pasatzeko garaia da. Egin oinezkoentzako pentsatutako Arrasate bat eta ez kotxeentzako pentsatutakoa.

  3. Lotsagarria iruditzen zait hartu diren erabaki hauek bizilagunekin komentatu gabe egitea. Gipuzkoa etorbidea istea astakeri bat da. Arrasateko trafiko guztia martxoaren 8, etxetxikiak kalea eta Deba kaletik bideratzea suizidio bat da, bai bertako bizilagunentzat eta baita kotxezkoentzat. 2 garaje sarrera-irteera daude, kurba pila bat, haur parke bat, Kids & Us, bi taberna, Telepizzako motorrak abiada bizian, bisibilitate gutxiko zona asko. Istripuak ugarituko dira dudarik gabe, bertako bizilagunek kutsadura eta trafiko gehiago jasan. Zer kostatzen zen Araba etorbidean errai bat peatoiendako utzi, bestea kotxeendako eta Martxoaren 8-Deba-Etxetxikiak sentido único bezala uztea? Peatonalizazioaren alde nago, noski, baina hórrela ez. Galeriarako erabaki bat hartu da eta ez da kontuan hartu Gelma auzoko bizilagunen bizi-kalitatea. Espero desgraziarik ez pasatzea, baina pasatzen bada, erantzulea ARRASATEKO UDALA izango da

  4. Txapuza galanta!!
    Gelma,etxetxikitik ta mapfre-tik trafiko guztia sartzea txapuza galanta da. Bere egunian atzera bota zan proposamen hau.

    Tabernak, parke bat, 3 garaje irteera, karril bat mapfretik, 2 kurba oso itxitak…. imaginau sartzia san andresetik trafiko guztia!!!

    Udalak erantzun egin behar du, eta haiek izango die arduradunak.
    Arrasate oso handia da k irteteko eta hau ez da behar!!!

  5. Nondik bideratuko zenukete trafikoaren gehiengoa? Nire ustez horretarako herri kanpoko errepideak erabili beharko lirateke.
    Kotxearen erabilera jaisteko alternatibak eskaini behar dira, bidegorriak, herribus zerbitzu potenteak… Baina lehentasuna kotxeari ematen badiegu, kotxeen erabileran jarriko dugu fokoa eta kotxearen erabilera herri barruan ez da jaitsiko.
    Mugikortasunaren inguruan ez da plan serirorik jarri mahai gainean. Argi dagoena da alkatetzan dagoen gobernuarentzat ez dela lehentasuna. Eta egin dutena EHBilduren proposamenari erantzun azkar bat ematea da. Niri EHBilduren plan originala anbiziosoagoa iruditzen zitzaidan. Zeren Gelman arazoak daude, baina Nafarroa etorbideak nazional 1a ematen du!
    Herri hau kotxeentzat egina dago eta ez oinezkoentzat. Egun hauetan ikusten ari gara.

  6. Baina galdera da, hau zetako in da? Trafikoa jaisteko? Edo pandemian arazoan alternatiba emuteko?

    Trafikoa egokitzeko ya atzera bota zan. Hau beste gai bat da,eta norbaitek
    Aprobetzeau dau bere ideiak berriro sartzeko al estilo pedrito sanchez…

    Argi dau trafikoan arazo bat dugula, Arrasaten geografiko Y bat da aramaixoko irteera, bergarako irteera ta gazteizko irteera. Gauzak egin zien hau hobetzeko: bariantia bere egunean, epeleko igoera, olandixoko tunela,…

    Gelmatik eznpasatzeko alternativa ospitaletik pasatzea? Itxi dezaten musakolan rotonda edo
    Ordutegi restringituan…
    hau apartez beste mila gauza daude: zegatilk seberoko kalean(merkatuarena) irekita dago?

    Norbaitek gure dau duminak irabazi txarto egon arren.

  7. EH Bilduk espazioak irabazteko asteburutarako proposamen bat egin zuen, aprobetxatuta asteburutan kotxe gutxiago dabilela (larunbat eta igandetan oinezko gehien dauden momentuan). Pandemiari aurre egiteko neurri bezala planteatu zen, distantziak eta segurtasuna bermatzeko, eta ikusiko zen ze emaitza ematen dituen.

    PNVk bere erara ezarri du peatonalizazioa, Garibai zati bat bakarrik itxi dute eta asteburuak erabili beharrean probak egiten joatea kriterio berri bat aplikatu dute. Zertarako peatonalizatzeko modu hau? Zuk oso ondo adierazi duzu zure aurreko iruzkinean, PNVk aspalditik du plan hau buruan eta EH Bilduren proposamena erabili du gainetik bere zuzenketak egiteko.

    Argi gelditzen ari da beste herri batzuetan bizi diren politikoek hartzen dituztela Arrasateren inguruko erabakiak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen