Euskaralditik “mingaiak euskeraz astintzera” animatu dute

0
1532

AZ Gaubelak eta Euskaraldiak ez dute galdu euskararen erabilera sare sozialen bidez sustatzen jarraitzeko aukera, bideo moduan partekatu duten mezu batekin, eta, beste behin ere, ekimenaren berri emateko balio izan du. Amaitzeko, larunbat honetan euskaraldia izango duen festa antolatu dute.

Izan ere, AZ Gaubelak-i esker eta gure herriko jai-batzorde ezberdinen laguntzarekin, gaur, 21:30etan, gure leiho eta balkoietan festa handi bat biziko dugu. Berrogei egunetik gora dauzkan berrogeialdi honek zerbait erakutsi baldin badigu, gure etxeetan isolatuta egonda ere, sekula baino batuago egon garela da. Gure bizilagunekin harremana berreskuratzera iritsi gara kasu askotan, eta harreman horiek zergatik ez euskaraz egin? Iturritik ura edateari utzi ez diogun moduan, harremanak egiteari ez diogu utzi. Hauek, batzuetan telematikoak izan dira derrigorrean, baina asko eta asko leihotik leihora egin dira. Goazen bada, harreman horiek sendotzera, euskaraz sendotzera, eta zer hobe hori egiteko, jai batean egitea baino?

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen