euskaraldia
ARRASATE HERRI ESKOLA
Arrasate Herri Eskolako lagunek Euskaraldiarekin bat egiten dute
Bideoa: AHE. Euskaraldian murgilduta gaude egunotan eta eskolako publikoko ikasle zein irakasle ugarik goiko bideoa landu dute, koreografia eta guzti, gogor Euskaraldia!
Albisteak
Hika entzun, ikasi edo hitz egin ahalko da Hikadromoan
Argazkia: MB artxiboa / Infografia: Euskaraldiaren Arrasateko Batzordea. Hasi da Euskaraldia eta honekin batera baita Hikaldia ere. Horregatik, Hikadromo bat antolatu du Arrasateko Euskaraldiaren Batzordeak: Maiatzaren 19an izango da, astelehena, arratsaldeko 19:00etan, Seber Altube Plazan edo Kulturateko areto nagusian. "Aukera ona...
Albisteak
Ibai-Artek Euskaraldiarekin bat egin du erakusleiho lehiaketa berriarekin
Ibai-Artek bat egiten du Euskaraldia 2025 ekimenarekin eta maiatzaren 15etik aurrera lehiaketa berri bat jarriko dute martxan, eta parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak. Maiatzaren 15etik 25era, Arrasateko dendetako erakusleihoetan Euskaraldiaren letrak topatuko ahal izango dira. “E-U-S-K-A-R-A-L-D-I-A” hitza osatzen duten...
Albisteak
“Superbotereak ematen dituen” txapa jantzi du Euskaraldiko hasiera ekitaldiak
Abesten, dantzatuz, saltoka, irribarretsu,... egin du ekintza euskaltzale mordo batek, Kulturola eraikina aterpe. Bihar, maiatzak 15 izango dituenean, txapa jantzi eta Euskaraldiari ekin! Kartela: Euskaraldiaren Batzordea. Arrasateko Euskaraldiaren Batzordeko kideen eskutik, ariketa sozialak motorrak berotu ditu gaurkoan. Kulturolako aterpearen babesean, Uxue Sanpedrok...
Albisteak
Kulturolan ospatuko da gaur Euskaraldiaren hasiera ekitaldia
Musika, dantza, pikoteoa eta Euskaraldiaren egitarauaren iragarpena izango dira ekintza irekian. Argazkia: MB artxiboa. Eguraldi euritsua iragarri denez, ekintza irekia Kulturolako aterpean izango da, musika, dantza eta pikoteoa gozagai. Orduan ez da aldaketarik izango, eta 18:30ean emango zaio hasiera, Dj Goikok alaituko...
Kirolak
Jolashezi, eskubaloia eta krosa izango dira LEKekin asteburuan
Irudia eta beheko testua: Leintz Eskola Kirola. Asteburu honetan hainbat ekintza ospatuko dira. Alde batetik, larunbatean, JOLASHEZI-ko topaketa izango dute LH 1 eta 2. mailako ikasleek Aretxabaletako Ibarra futbol zelai txikian, izen ematea zabalik dago eta bihar izango da apuntatzeko...
Albisteak
Herriko 80 entitate inguruk argazkia egin dute, Euskaraldia hastear da
Argazkia: Eneko Azurmendi-Goiena / Beheko testua: AED - Euskaraldia. Ostegunean hasiko da laugarren Euskaraldia, eta ariketa sozialean parte hartzeko izena eman duten Arrasateko entitateen ordezkaritza zabal batek argazkia atera du Monterronen. Ia 200 izango dira euren bezero, langile, bazkide edota kideek...
Albisteak
Euskaraldiaren aurkezpena egin zaie euskaltegi zein berbalagunei
Argazkiak: Zahar-Berri. Zahar-Berrik antolatuta, gaur euskaltegiei eta berbalagunei Euskaraldiaren aurkezpena egin zaie Kulturateko Jokin Zaitegi gelan. Euskaraldiaren Arrasateko koordinatzaile nagusi Uxue Sanpedrok dihardu, eta beraxek egin die aurkezpena. Zahar-Berrik mezu bat zabaltzen ari da: "Ariketa hastera doa, beraz eman izena!" Klikatu...
Albisteak
Asteazkeneko hasiera ekitaldiak abiatuko du ostegunean Euskaraldia!
Izen-ematea oraingoz zabalik da euskaraldia.eus webgunean, baita kaleko mahaietan ere. Mahai hauetan gainera izena eman duten lagunek txapak jaso behar dituzte, eta materiala ere erosgai da. Hasiera ekitaldia, ekintza irekia, Seber Altuben ospatuko dugu. Ostegunean hasiko dugu Euskaraldia, eta horregatik...
Albisteak
2.100 herritar inguruk eman dute jada izena Euskaraldirako
Horretarako izena eman dute euskaraldia.eus-en edo kaleko mahaietan. Izena eman dutenak txapa jasotzen hasi dira kaleko mahaietan, eta bertan ere materiala erosgai dago. Irekiera-ekitaldia asteazkenean izango dugu. Ahobizi nahiz belarriprest bezala, 2.000tik gora arrasatear prest dira ostegunean Euskaraldiari ekiteko. Izena eman...
Latest News
Ertzaintza Monterronen ikertzen dabil Maritxu Kajoiko bortxaketaren ostean
Polizia zenbait ibilgailutan bertaratu da, eta parkearen guneetako bat prezintatu du. Frogak aurkitzeko unitate batek bertan dihardu. Albistea osatzen gabiltza





