Eskuartean elkartearen artisau azokak herritar ugari bildu ditu egun hauetan eta zabalik egongo da Biterin. Datozen egunetan herritarrak bertara gerturatzera gonbidatuta daude, karpen dauden artikulu ezberdinak begiratzera eta, behar ezkero, erostera.
Egun hauetan plazan egiten ari diren azokez gain, asteazkenean, hilak 23, ipuin kontalarien saioa izango da, hilaren 26an, Assata taldeak ‘Dantzatu, madarikatuok!’ diskoa aurkeztuko du; astelehenean, hilak 28, haurrentzako tailerrak eta jolasak, eta Sarra Bete folk taldearen kontzertua; asteartean, hilak 29, ‘Bizi-bizi zirkua’ ikuskizuna Kiki Koko eta Moko pailazoekin, eta musika eta joko ingelesak Magos Tor eta Txoborro, eta 70 eta 80ko hamarkadako rumbak Los Killos taldearekin; larunbatean, Munduan taldearekin berbena, eta ipuin kontaketa; iganderako, urtarrilaren 3rako, ‘Irrien Lagunak’ ikuskizuna antolatu da.

Amaia Antzokian, Kulturaten edo gaztetxean ere izango dira ekitaldiak. Hala Izaroren kontzertua 23an, asteazkena; Arrasate Big Band taldearen emanaldia 26an, eta Arrasate musikaleko bandaren urte amaierako kontzertua 31n, osteguna.
Bestalde, gaztetxean kontzertu bana eskainiko dute larunbatean, hilak 19, Fito Skins eta Sukena taldeekin (18.00) eta igandean, hilak 27, Txakurrak eta The Potes taldeekin (18.00).
Santamas Komisiñuak antolatzen dituen ekitaldietarako sarrerak ekitaldia hasi baino ordubete lehenago jarriko dira salgai karpako leihatilan, eta pertsona bakoitzak gehienez 4 sarrera eskuratu ahal izango ditu. Sariak ematean, kontzertura edo emanaldira joaten diren guztien izen-abizenak eta telefonoa idatziko dira.
