gabonak
Albisteak
Abenduaren 30-eko futbol partida bertan behera geratu da
Mondraberri - 0
Abenduaren 30-eko futbol partida bertan behera geratu da gaur iragarri dutenez. Partida Errealaren eta Debagoieneko selekzioaren artean jokatu behar zen Mojategin. Horrela adierazi diete herritarrei txapelketako antolakuntzatik.
Albisteak
Biterin jarri diren umeentzako jolasak izan dira gaur protagonistak
Mondraberri - 5
Oraingo honetan, Biterin jarri diren umeentzako jolasak izan dira protagonista, eta askok koltxonetekin, tirolinekin eta beste joko batzuekin gozatu ahal izan dute. Euriak ez du inor geldiarazi eta asko izan dira kalera irten direnak guztiontzat antolatu den ekimen honetaz gozatzeko.
Albisteak
Atzo bukatu zen botoa emateko epea Gabonetako leiho eta balkoietako lehiaketan
Mondraberri - 0
Atzo bukatu zen botoa emateko epea Gabonetako leiho eta balkoietako lehiaketan. Guztira 313 boto jaso dira. Parte hartzaileak zortzi etxebizitza izan dira. Boto gehien jaso duena izan da, Deba Etorbideko 1-7º B, Charo Gomez izan da eta 300 jasoko ditu euro (herritarrek emandako saria). Botoa eman dutenen artean zozketatu da 100 euroko bono bat, eta irabazlea Edurne Elvira izan da. Gaur arratsaldeko 17.00-tan egingo da sari banaketa BAZ-en.
Albisteak
Ointxek Gabonetako campusa bertan behera utzi du
Mondraberri - 0
Ointxek Gabonetako campusa bertan behera utzi duela adierazi du Twitter kontuaren bitartez: "Gaur egungo osasun-egoera ikusita hartu dezakegun erabaki koherenteena dela uste dugu. Sentitzen dugu eagozpenak sortu izana, eta berehala itzuliko ditugu parte hartzaileen kuotak. Bihotz bihotzez nahi dugu ondo egotea eta laster denok batera betse Ointxe-ren campus batez gozatzea".
Albisteak
Ruper Ordorika Amaia Antzokian izango da ostegunean
Mondraberri - 0
Ruper Ordorikak kontzertua eskainiko du ostegun honetan Amaia Antzokian arratsaldeko 19.30-etatik aurrera. Amour eta tourjours diskoa aurkeztuko du, Mugalaris bandarekin. Sarrerak, hamar euroko prezioa dute.
Kultura
Musika protagonista izan da Herriko plazan larunbat arratsaldean
Trikitixa Eskolako ikasleak eta Leire eta Pello taldea agertokira igo dira. Arrasateko Udalak, Santamas Komisiñuak eta herriko hainbat kultur elkartek Gabonetarako antolatutako egitarauaren barruan, arrasatearrek bi kontzertuz gozatu ahal izan dute gaur arratsaldean Herriko plazan. Agertokira igotzen lehenak Arrasate Trikitixa Eskolako...
Kultura
Williamek berriro ekarri zuen blues-a Arrasatera
Arrasateko Udalak eta Ibai-Artek antolatutako Gabonetako egitarauaren barruan, atzo iritsi zen musikaren garaia, William bilbotarrak Arbolapetan eman zuen kontzertuarekin. Gabonetako programaren barruan gain, Ibai-Arte Arrasate Blues 365 ekimenaren barruan ere kokatuta dago kontzertua. Uztailean, merkatarien elkarteak Arrasate Blues jaialdia...
JAIAK
Ikastetxe guztietako umeen gutunak jaso dituzte Txoronpia eta Txoronpiok
Mondraberri - 0
Argazkiak: Santamas Komisiñua. Biak ala biak Komisiñuko tronkomobilean hara eta hona ibili dira azken egunetan, Arrasateko eskola eta ikastola guztietan, neskatila-mutikoen eskutitzak jasotzen, ondoren horiek guztiak Olentzerori emateko.
Albisteak
Abenduaren 20an Gabonetako otzaren banaketarekin batera Zahara Galanen kontzertua Herriko plazan
Mondraberri - 0
Ibai-Artek, Gabonetako kanpainarekin jarraituz, abenduaren 20an, astelehena, Gabonetako 50 otzaren banaketa burutuko du Herriko Plazan Zahara Galanen ikuskizunarekin batera arratsaldeko 19.15etatik aurrera. Testua: Ibai-Arte. Zahara Galanek, aldi berean sentsibilitatea, samurtasuna eta boterearekin, besteak beste bere 3 singleak eskainiko ditu. Trilogia horrek...
Albisteak
‘Es Navidad… y en casa hay una silla vacía’ hitzaldia izango da gaur Kulturaten
Mondraberri - 0
'Es Navidad… y en casa hay una silla vacía' hitzaldia izango da gaur Kulturaten arratsaldeko 18.30-etatik aurrera. San Felipe Elkarlaguntzako kide Maite Urzainek egingo du berba. Hitzaldia urtero antolatzen da San Feliperen eskutik, eta helburu nagusia da herritarrei aholku ematea egun hauetako familia-galeren inguruan.
Latest News
Sarek salatu du “kartzelak mendekua gauzatzeko instituzioak direla”
Sanjoanetako ohiko manifestazioak adierazi du "gure esku dagoela presoak gugandik gertuago egotea". Unai Paroti kondena 11 urte luzatzearen asmoa...