2.6 C
Bergara
Igandea, 25 uztaila, 2021

azoka

Showcooking saio bat egon da gaurko azokan

Oraingo honetan, Showcooking saio bat egon da Seber Altube plazan, Gipuzkoako turismoren eskutik, eta Debagoienako Mankomunitatea eta Debagaraia landa garapen elkartearekin elkarlanean.

Arrasate Margo Taldeak Arte Merkatua egin du Seber Altuben

Arrasateko Margo Taldeko 14 artistek beren lanak erakutsi dituzte Seber Altuben. Olioz, akuarelaz eta akrilikoz egindako margolanak ere salgai egon dira. Erakusketa goizeko 10:00etan hasi eta eguerdiko 14:00etan amaituko da.

Loreak eta ortuko landareak izan dira Bertako Produktuen Azokan

Bertako Produktuen Azoka ospatu da Seber Altube plazan, eta loreak eta ortuko landareak izan dira protagonista nagusiak. Ez da lora azoka bat izan, baina Ekoudalatx eta Urtinea etorri dira lora ornamentalekin, aromatikekin, eta Ekoudalatxek orturako landara ere ekarri dituzte.

Mondrak kamiseta zuri-moreak banatu ditu gaurko Azokan

Gaurko Azokan Mondrako lagunak izan dira, kamiseta zuri-moreak banatzen. Izan ere, Ibai-Arterekin duen elkarlaren harira, martxotik 125 elastiko zozkatzen ari da dendarien eta zerbitzuen elkarteak.

Azokak produktu eskaintza zabala eskaini du Seber Altuben

Horien artean, Ipar Euskal Herriko ekoizle bat izan da, ahate produktuen inguruko kanpaina berrabiaraziz. Gainera, gazta ekoizleek aurtengo gazta berria plazaratu dute.

Apirilaren 2ko azoka martxoaren 31ra aurreratuko da, Aste Santuko jai egunak direla eta

Testua: Arrasateko Udala. Aste Santua ate joka dugun honetan, Arrasateko Udalak jakinarazi du, ostiraletako ohiko azoka bi egun aurreratuko dela, honek ostiral santuaren jai egunarekin bat egin ez dezan. Gauzak horrela, datorren ostiralean, apirilak 2, ez da azokarik egongo eta hori...

‘Azokari ‘buruz herritarrek duten iritzia jakiteko kontsulta abian da

Merkatuen sare horren aurkezpenean adierazi zenez, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako aldundiek, landa-garapeneko elkarteekin eta elika Fundazioarekin batera, urteak daramatzate hurbileko nekazaritza- eta merkataritza-zirkuitu laburren alde lan egiten, ekoizpen-etxeek etekin ekonomiko handiagoa lortzeko bide berriak esploratuz.

Karapaixoa protagonista martxoaren 20ko 3. Zapatuko Azokan

Karapaixoa egiteko esku orri bat banatuko du Udalak, errezeta eta osagai desberdinen informazioarekin. Azokako bezeroen artean, zozketatuko dira 12 karapaixo eta hileroko otarra.

Bertako generoa eskaini dute 15 postuk Baserritarren Azokan

Hemengo ekoizleek produktu ugari eskaini dizkiete herritarrei zapatu honetan goizean nahiz eguerdian Seber Altube plazan. Hortaz, bertako uzta ezagutzeko eta kontsumitzeko aukera izan da eta herritar ugari hurbildu dira bertara hauen eskaintza hobeto ezagutzeko helburuarekin.

Arrasatek Gipuzkoako Azoken Sarean parte hartuko du

Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako Azoken Sarea proiektua jarri du abian, Eusko Jaurlaritzarekin, Landa Garapenerako Elkarteekin eta Elika Fundazioarekin elkarlanean, Gipuzkoako merkatuen etorkizuna aztertu, indartu eta bermatzeko. Arrasatek Gipuzkoako Azoken Sarean ere parte hartuko du.Ekimenaren lehen fase honetan 16 udalerrik...
- Advertisement -

Latest News

Ezker Anitza-IU Debagoienak uztailaren 26an AEBen blokeoaren amaiera eskatzeko ekitaldiak babesteko deia egin du

Ekitaldiak 19:00etan izango dira Bilboko Arenalean eta 18:00etan Gasteizko Andra Mari Zurian. Euskadiko talde, alderdi politiko eta sindikatuek deitu...
- Advertisement -