Ekoboulebarreko lehen faseko lanak amaitu dira

0
990

Gaur eguerdian zenbait udal-ordezkari Villa Amparo inguruan izan dira, ‘Ekoboulebar’ lan berriak aurkezteko. Ildo horretan, lehen faseko lanak amaituta daudela azaldu dute Gobernu Taldeko ordezkari eta udal-teknikariek. Nahiz eta oraindik lan asko egin behar diren, lehen fasekoak amaitu dituzte. Gaur goizean bertan, inguruaren parte izango diren zenbait zuhaitz landatu dituzte.

Garibai Etorbidearen eta Aldai parketik jaisten diren eskaileren zebra-pasabidearen (Garibai, 21) arteko tarteak sarbidea izango du oinezkoentzat. Halaber, San Juan Taldearen eta ibaiaren arteko kaleko lanak (San Bixente Ferrer kalean) “ekainerako” bukatuko dituzte. “Jarraian helduko zaio Zaldibar alderako kalea berritzeari”.

Bestalde, Nafarroa Etorbideko autobus geltokia ia amaituta dagoela adierazi dute, “hiri-altzarien faltan”.

Jakina denez, Udalak Zalduspera lekualdatuko du Garibai kaleko autobus geltokia behin-behinean, ‘Ekobulebar’aren eraberritze lanek iraun bitartean.

“Lanek hilabete bi inguru iraungo dute” eta “apirilaren 1etik aurrera” jarriko da abian geltokia.

Horretarako, Udalak industriaguneko bi eraikin eraitsiko ditu (Transportes Aramburu eta Etormobil zirenak), bertan kotxeendako aparkalekuak jartzeko. Hau da, egungo aparkalekuen eremuan autobus geltoki berria kokatuko da eta, pabilioiek utziko duten eremuan, berriz, aparkalekuak.

Orain arteko aparkaleku “kopuru berbera” bermatuko du Udalak. Urte honen amaierarako aurreikusita dago Nafarroa etorbideko 33. zenbakian dagoen eraikina botatzea, beraz, orubea aprobetxatuko da aparkaleku gehiago egiteko.

Zaldusperi amaiera ematearekin bat, “Garibai etorbidean Maalako biribilgunea eta Biteri kalearen artean ekingo zaie lanei. Baita Kontzezino- Garibai- Biteri¬†eremuari ere”.

Arrasateko Udalak Etxaluze-Maala ‘ekobulebarra’ proiektua aldatu du, “hasierako proiektuan hainbat hobekuntza-lan txertatuz”. Hala nola, “Biteriko estatua ez da tokiz aldatuko”, Grupo San Juaneko eraldaketa auzotarrekin adostuko da “aurrerago”, Jose Maria Eguren plaza kanpoaldeko kalea berrituko da edota Zalduspeko behin-behineko autobus geltokiaren kokapena, “geltokiaren eraikuntza Ekobulebarraren aurrekontuan txertatuz”.

Horien ondorioz “lanen kostua %10,03 merkatuko” da. 2020ko azaroaren 5ean Osoko Bilkurako gehiengoak erabaki zuen 1.729.079,97 eurotan (BEZ barik) esleitzea obrak Construcciones Moyua S.L. enpresari. Orain, “kontratuan barneratutako egokitzapen lanekin, 1.555.739,34 euroko prezioa onartu da, BEZ kanpo”. Azaltzekoa da Udalak ez duela zenbateko horretan Grupo San Joaneko eraldaketaren kostua sartu.

Arrasateko Udalak Etxaluze-Maala ‘ekobulebarra’ proiektua aldatu du, “hasierako proiektuan hainbat hobekuntza-lan txertatuz”. Hala nola, “Biteriko estatua ez da tokiz aldatuko”, Grupo San Juaneko eraldaketa auzotarrekin adostuko da “aurrerago”, Jose Maria Eguren plaza kanpoaldeko kalea berrituko da edota Zalduspeko behin-behineko autobus geltokiaren kokapena, “geltokiaren eraikuntza Ekobulebarraren aurrekontuan txertatuz”.

Horien ondorioz “lanen kostua %10,03 merkatuko” da. 2020ko azaroaren 5ean Osoko Bilkurako gehiengoak erabaki zuen 1.729.079,97 eurotan (BEZ barik) esleitzea obrak Construcciones Moyua S.L. enpresari. Orain, “kontratuan barneratutako egokitzapen lanekin, 1.555.739,34 euroko prezioa onartu da, BEZ kanpo”. Azaltzekoa da zenbateko horretan ez dela Grupo San Joaneko eraldaketaren kostua sartzen.

Udalak gaur jakitera eman duenez, Jaurlaritzak 80.000 euroko diru laguntza emango du proiektuarentzat: Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Politika eta Etxebizitza Sailetik, Etxaluze-Maala Ekobulebarra Egokitzeko Proiektu Teknikoa egiteko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen