2.6 C
Bergara
Igandea, 26 martxoa, 2023

garibai

Abian dira Garibain 12 bizitoki egiteko obrak, atzerapenez, 2’4 milioiren truke

Jaurlaritzak azaldu duenez, lanak egiteko gehienezko epea "24 hilabetekoa" da. TECSA enpresak hasi ditu lanak. 'Sindikatuen etxeko' bizitoki hauek "batez ere 35 urtez azpiko gazteentzat" izango dira. Urte batzuetako atzerapenarekin, baina azkenean martxan dira 'Sindikatuen etxea' birgaitzeko obrak, Garibai etorbidean. Horretarako,...

Laboral Kutxaren Garibaiko sukurtsala eraso dute gaur gauean

Ezezagunek Garibaiko sukurtsal honen kutxazainei margo gorria bota diete, beirak hautsi dituzte eta erakusleihoetan mezua margotu dute: ‘Gasteizko desalojoaren errudun!' idatzi dute. Erasoaren ondorioz, Laboral Kutxako kutxazainak oraingoz behintzat (goizeko 11:15ean) zerbitzuz kanpo daude.

Garibai etorbidea “peatonala izango da”, “2022an”

Udalak gaur udaletxean emandako prentsaurrekoan jakitera eman duenez, 2022tik aurrera, eta aurreikuspenak betetzen badira, Garibai kalea oinezkoentzat izango da. Aurreikusita dauden lanetan, "Zoladura eta saneamendua berrituko dira, zuhaitzak mantenduz, espaloi zabalak eta bidegorria integratuz, eta irisgarritasun- eta mugikortasun-baldintza guztiak betez".

Garibai kalea oinezkoentzat izatearen alde bozkatu dute bertako auzotarrek

Lau kaleko bizilagunek batzorde independente bat antolatu dute atarietako bizilagunei inkesta bat egiteko:

Garibai etorbideko apustu-etxea eraso dute goizaldean

Ertzaintzak azaldu duenez, goizeko 3:25ak aldera Garibai etorbideko apustu-etxean alarma piztu da. Ezezagun batzuek lokala eraso dute, objektu sendoak kristalen kontra jaurtiz, eta apustuen aurkako pintadak eginez.

Udalak 2020ko 4.539.000 euroko gerakina JAMEn, Kulturolan, Garibaiko Eguneko Zentroan edota Alde Zaharreko zuntz optikoan inbertituko du

Udal Gobernutik adierazi dutenez, urte hasieran 2020rako aurreko benetako gastua 33.585.778 eurokoa zen. Hala ere, 2020an 32.737.292 euroko diru-sarrerekin itxi zen, Covid-19aren ondorioz. Beraz, Udalak 848.486 euroko defizita izan zuen. Hala ere, "Udalaren egoera finantzario onari eta gastuen kudeaketaren zuhurtziari esker, defizitak ez die zuzenean eragin sustatutako proiektu eta ekimenei".

Ekoboulebarreko lehen faseko lanak amaitu dira

Garibai Etorbidearen eta Aldai parketik jaisten diren eskaileren zebra-pasabideraino (Garibai, 21) doan tarteak oinezkoentzako sarbidea izango du. Halaber, San Juan Taldearen eta ibaiaren arteko kaleko lanak ekainerako bukatuko dituzte. Ondoren, Zaldibarko atala berrituko da.

“Proposamen urbanistiko bat” [Ramon Ugalderen testua]

Dagoeneko denok ikusita izango duzue horrelako edo antzerako eszenaren bat Arrasateko erdialdean: autobusak Garibai kaletik Biteri kalera pasatzen direnean- eta alderantziz- sortzen diren “bielekuek”. Enbarazoa areagotu egiten da kontrako norabidean beste ibilgailu bat datorrenean … eta zer esanik ez momentu berean kotxeren bati Biteri Plazako lur-azpiko aparkalekutik irtetea tokatzen bazaio.

EGAren garraioa koordinatzeko mahaiak neurri berriak hartu ditu Euskadiko garraio publikoan COVID-19ren aurrean

Osasun-larrialdiko adierazpena egin eta Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) aholku-batzordearen bileraren ostean, eta COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera estatu osoan Deklaratu ondoren, EGAko (Euskadiko Garraio Agintaritza) COVID-19ren aurrean Garraioa Koordinatzeko Mahaiak, garraiobide publiko guztiei eragingo dien honako jarduera-neurri hauek ezartzea erabaki du:
- Advertisement -

Latest News

Mugarri Ingouk Egiarekin berdindu du baina ‘Ima’ berreskuratu du

Gure taldeak azken segundoan aldeko penaltia izan du, baina ez du sartu, eta partidua 21na bukatu da. Datorren jardunaldia...
- Advertisement -