“BAZ mugikorra, igogailuak, kirol-guneak,…” sortzea proposatu ditu EHBilduk

1
1015

Maider Morras eta koalizioko beste hainbat hautagai auzorik auzo ibili dira ‘Auzo biziak: bizitzeko, sentitzeko eta gozatzeko’ proposamena jakitera ematen. Makatzena, Santa Teresa, Elma, Arimazubi, Munar eta Uriben aritu dira.

Beheko testua eta argazkiak: Arrasateko EH Bildu.

Pasa den asteazkenean Arrasateko EH Bilduk Herri Programa prentsaurrean aurkeztu bazuen ere, oraingoan auzoetako bizilagunekin partekatu eta aurkeztu dute. Auzoen biziberritzean egin dute azpimarra, eta bizilagunek izan beharko luketen parte hartzerako eskubidean.

Auzoetatik gertu egongo den gobernantza eredua

Auzoak bizitzeko leku “atseginak, bizigarriak eta zerbitzuz eta ekintzez beteak” nahi ditu Arrasateko EH Bilduk. Horretarako, “interbentzio integrala” egitearen beharra azpimarratu du, eta urtebeteko epean “auzo bakoitzeko diagnostikoa eta beharren mapa” egiteko konpromisoa hartu du, auzotarrekin eta auzo elkarteeekin.

Horrez gain, legegintzaldiaren lehen unetik hainbat neurri jarriuko ditu martxan EH Bilduk, eta proposamen guzti horiek hiru ardatz nagusitan jaso ditu.

Udala auzoetara gerturatu: zerbitzuak eta parte-hartze bitartekoak eskainiz

Auzoen parte hartzea eta zerbitzuen eskaintza handitzeko bitartekoak jartzea da EH Bilduren helburua, zerbitzu batzuk auzoetara gerturatuz:

  • BAZeko zerbitzu mugikorra sortu auzoz auzo zerbitzua eskaintzeko
  • Auzozainaren figura sortuzea, gertuko erreferentea.
  • Auzotarrek auzoko politiketan zuzenean parte hartzeko auzo alkatetzak funtzioz betetzea
  • Udaleko Auzoetako Batzordea berreskuratzea
  • Kultur eskaintza auzoetan urte osoan zehar izatea

Auzoetako elkarbizitza espazioak sortu eta auzo-komunitatea indartzea

Auzoko “sentimendu eta nortasuna” berreskuratzeko beharra ikusten du koalizioak, “babesa eta elkarrekin bizitzeko espazioak eskainiz”. Horretarako honako neurri hauek egitea proposatzen dute:

  • Auzo-Etxeak sortu: auzoko elkargune izan daitezen, bizikidetza aktiboa eta elkar-ezagutza sustatzeko.
  • Kirol-espazioak zabaldu kirol ikastaroak eskaintzeko
  • Espazioak birmoldatzea, San Andreseko Doctor Bañez kalea adibidez
  • Zahartzaroan auzoan eta norbere etxean bizitzeko zaintzak bermatu.

Auzoetako konexioak eta irisgarritasuna hobetzea

Auzoak bizitzeko leku atseginak eta bizigarriak egiteko, “hauek modernizatu eta mugikortasuna eta konexioak” hobetzea aurreikusten du EH Bilduk neurri hauekin:

  • Auzoetako irisgarritasuna hobetu, igogailu edo ranpak eraikitzea: Gorostiza, Erguin edota Makatzenan
  • Autobus lineen berrikuspena eta hobetzea
  • Bizikletentzat aterpeak
  • Aparkaleku disuasorioak
  • Landa-auzoen digitalizazioa bultzatu
  • Espazio berdeak sortu edo eta berreskuratu.

Iruzkin 1

  1. Aldaketak beharrezkiak dira, ez da ona alderdi berdina urte askoz egotea, ilusioa galtzen dute, ohitura txarrak hartu eta zertarako daude ahaztu. Udaletxean aldaketa beharra dago eta bildu ilusioz eta lanerako gogoz dator

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen