2.6 C
Bergara
osteguna, 20 ekaina, 2024

Udal_hauteskundeak 2023

Hauteskunde osteko eskertza mezua [Testua: Arrasateko EAJ-PNV]

Argazkia: EAJ-PNV, artxibokoa. Igandeko hauteskunde egunaren ostean, Arrasateko EAJk eskerrak eman nahi izan dizkie bere hautagaitzan konfiantza agertu duten arrasatearrei. Maria Ubarretxena hautagai jeltzalea eta bigarren indar bozkatuenaren burua oso eskertuta agertu da herritarren babesarekin: “3.473 arrasatearren babesa lortu dugu,...

Hauteskunde osteko eskertza mezua [Testua: Arrasateko EHBildu]

Argazkia: MB artxiboa / Kartela: EH Bildu. Pasa den igandeak aldaketa ekarri zuen Arrasatera, orain artekoari ezetz esan, eta bide berri bat irekitzen diona herrigintzan eta ezkerreko politiketan oinarrituko den gobernu aukerari. EH Bildu izan zen zerrenda bozkatuena eta gure konpromisoa...

EH Bilduk irabazi du Arrasaten 4.301 botorekin 10 zinegotzi lortuz

Bigarren EAJ-PNV izan da 3.473 botorekin, PSEk hirugarrena1.182 botorekin eta Elkarrekin koalizioak laugarren 753 botorekin. Abstentzioa %39koa izan da. Taula eta diagrama: EITB. EH Bilduk garaipena lortu du Arrasaten, Barne Ministerioaren datuen arabera. EH Bilduk 4.301 boto lortu ditu, botoen %...

Maria Ubarretxena: “Oposiziotik bada ere, lanean jarraituko dugu”

EAJ-PNVk ere udal hauteskundeen emaitzak baloratu ditu. Maria Ubarretxeak "EH Bildu eta Maider Morras lortutako emaitzengatik zoriondu" ditu. Azpimarratu du ere "dagokigun tokitik, oposiziotik izaten bada ere, lanean jarraituko dugu." https://youtu.be/EcnvO4yC2yA

Aritz Murua: “Ados jartzeko prest gaude programako helburuak aurrera ateratzeko”

PSE-EEk EH Bildu zoriondu nahi izan du "lortutako emaitzengatik." Aritz Muruaren iritziz, "hauteskundeetan parte hartzearen jaitsierak zigortu gaituela uste dugu." Arrasateko udal hauteskundeetako parte-hartzea % 65etik % 60ra jaitsi da. "Zinegotzi bat galdu dugu, eta emaitzak kontuan hartuta, EH...

Oraingoz EHBilduk 3393 bozka, EAJ-PNVek 2842, PSEk 1087 eta Elkarrekinek 677

PPk 196 bozka, kontaketa ez-ofizialaren arabera, momentuz.

Musakolan EH Bilduk irabazi du, kontaketa ez-ofizialaren arabera

EH Bilduk 536 bozka, EAJ-PNVek 371, PSEk 147 , Elkarrekin Arrasatek 109 eta PPk 15 Udal-Hauteskundeetan.

Denera oraingoz EHBilduk 1470 boto, EAJ-PNVek 1259, PSEk 582 eta Elkarrekinek 361

Bosgarren alderdi politikoak, PPk, 103 bozka. Datu hauek guztiak Udal-Hauteskundeei dagozkie.

Musakolan kontaketa ez-ofizialaren hasieran ere EH Bildu aurretik

Bi hauteskunde-mahaitan EH Bilduk 288, EAJ-PNVek 219, PSEk 65, Elkarrekin Arrasatek 63 eta PPk 4, Udal-Hauteskundeei dagokienez.

Erguinen EHBilduk aurrea hartu du kontaketa ez-ofizialaren hasieran

Erguingo bi hautes-mahaitan EH Bilduk 233 bozka lortu ditu eta EAJ-PNVek 180. Baita Musakolan ere: 154 eta 113 boto, hurrenez hurren.
- Advertisement -spot_img

Latest News

Sanjoanetako manifak “salbuespen neurriei stop” aldarrikatuko du

Artxiboko argazkia: Sare Arrasate. Arrasateko Sarek antolatuta, urteroko mobilizazioa ekainaren 25ean izango da, aurten Arbolapetatik hasita. Antolatzaileek azpimarratu dute "San...
- Advertisement -spot_img