UGT sindikatuak salatu duenez, Lurraldebuseko hiriarteko lineetako gidariek jasaten duten egoera “onartezina” da, osasun krisiak larriagotu egin baitu, eta Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu diote geltoki nagusietan bainugela publikoak bermatzeko.
Sindikatu horrek Rafaela Romero Gipuzkoako Mugikortasun eta Antolamendu diputatuari eskatu dio “Lurraldebuseko hiriarteko lineetako gidariak pairatzen ari diren arazo larriari behingoz heltzeko”. Aipatu zentralak salatu duenez, gidariek ez dute komunik burualdeko geraleku guztietan, eta daudenek “ez dituzte gutxieneko osasungarritasun baldintzak betetzen”.
UGTek ohartarazi du salaketa “duela urte batzuetatik” egiten ari direla, “Aldundiaren erantzunik jaso gabe”. Egoera larriagotu egin da alarma-egoeran, eta, ziurrenik, deseskalatze-fase guztietan egingo du; izan ere, oso denda eta taberna gutxi daude haietara joateko, eta daudenek murrizketa asko dituzte.
Sindikatuak profesional horientzako bainugela publikoak berehala eraikitzea eskatzen du, “sarritan beharrak bide publikoan egitera edo establezimendu pribatuetara joatera behartuta baitaude, tabernetara edo dendetara, eta horrek jabeen borondate onaren mende jartzen ditu, betiere, ordua edozein dela ere, itxita ez badaude”. Horri guztiari gehitu behar zaio – gaineratu du UGTk – zailtasun erantsia dagoela bai alarma-egoeran bai covid-19ak eragindako deseskalatze-faseetan, establezimenduetako komunen erabilera mugatzen baitute eta beharrezko babes-lanak eragiten baitituzte aipatutako jabeen kutsaduratik babesteko.