Aido Doyle arrasatearrak ekainean agur egin zigun, eta Arrasate-Aramaioko El Volquete taldeak agur egingo dio, Kubatar Iraultzaren aldeko – Ferreriasko Jaietan, Basati tabernan bertan.
Kartela: El Volkete.
Aidok oso gustuko zuen Basati taberna, baita bertako lagunekin solastea ere. Alabaina, irlandar jatorriko arrasatear hau zoritxarrez ekainean zendu zen.
Tane emazteak eta Aoife senideak, eskertza gutun batean, animatu egin zuten “norbere esku uzten dugu bakoitzak gura duen moduan, esanguratsuen, hurbilekoen, sentituen iruditzen zaion moduan Aido agurtzera”.
El Volquete taldeak, adibidez, kontzertu batekin egingo dio agur Aidori. Gainera, ez da nolanahiko ekitaldia izango, Antton, ‘Barba’ eta Gillenen taldearen debuta izango baita.
Lagun hauek punk-rock-pop estiloak jorratzen dituzte, eta ‘Siempre 26’ – Ferreriasko jaietan emango dute kontzertua. Basati tabernan izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, aupa El Volkete! Aido, You Will Never Walk Alone!