Abian dira Garibain 12 bizitoki egiteko obrak, atzerapenez, 2’4 milioiren truke

0
835

Jaurlaritzak azaldu duenez, lanak egiteko gehienezko epea “24 hilabetekoa” da. TECSA enpresak hasi ditu lanak. ‘Sindikatuen etxeko’ bizitoki hauek “batez ere 35 urtez azpiko gazteentzat” izango dira.

Urte batzuetako atzerapenarekin, baina azkenean martxan dira ‘Sindikatuen etxea’ birgaitzeko obrak, Garibai etorbidean.

Horretarako, Eusko Jaurlaritzak iazko azaroaren 10ean TECSA konstruktorari esleitu zizkion obrak, 2.416.338’16 euroren truke, BEZ barne.

Enpresa honek gehienez “24 hilabeteko” epea izango du lan guztiak amaitzeko. Eraikinak bost solairu ditu, eta berrikuntzaren ostean, lau solairutan hiruna etxebizitza izango dira. Denera 12 bizitoki.

Jaurlaritzak iragarri izan duenez bizitoki hauek “batez ere 35 urtez azpiko gazteentzat” izango dira, eta Etxebiden izena emanda izatea beharrezkoa da.

Udalak iragarri zuen obrak “2020an” amaituko zirela, baina azkenean obrei 2023 urtean ekin diete.

Erlazionatutako albistea:

3 etxe gehiago egingo dira ‘sindikatuen etxean’, obrak “2022an” hasita

2020ko urriaren 22an argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen