Zubian haur eta gazteentzako jolasak eta scape rooma izango dira Biterin

0
341

Argazkia: MB artxiboa.

Arrasateko Udalak eta Ibai-Artek antolatutako Gabonetako egitarauaren barruan, zubi honetan scape rooma eta haur eta gazteentzako jolasak izango dira bihartik, osteguna abenduak 8, igandera arte, abenduak 11, Biteri plazan. Ion Apraiz Ibai-Arteko kideak  Gabonetako egitaraua aurkezteko prentsaurrekoan azaldu zuenez, “zubian jendea herrian geratzea eta gozatzeko jarduerak izatea eta hauek familian egitea da asmoa.”

Abenduaren 8, 9 eta 10ean haur eta gazteentzako jolasak izango dira Biteri plazan, Txatxilipurdiren eskutik. Ordutegia goizeko 11:30etik eguerdiko 14:00etara eta arratsaldeko 16:30etik 20:00etara izango da.

Abenduaren 8tik 11ra bitartean, ordea, scape room bat jarriko da Biteri plazan. Abenduaren 8, 9 eta 10ean goizeko 9:30etik gaueko 23:30era izango da ordutegia, eta abenduaren 11n goizeko 9:30etik gaueko 21:30era.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen