Ziorla Festek 10 kontzertu jendarteratu ditu larunbatean

0
1588

Musakolako Jai Batzordeak denera 16 kontzertu edota ekitaldi antolatu ditu asteburu honetarako, tabernen lagungarri eta toki ezberdinetan.

Bideoa eta argazki ia denak: Antolakuntza.

Emanaldi gehienak larunbatean, atzoko egunean ospatu ziren, eta horrela eguerdian Gaiteroak, Dear Flakutxo, Zentzu Okerra eta Fito Skins aritu ziren.

Arratsalde-gau partean kontzetu sorta izan zen San Isidroko karpa, gustu eta estilo ezberdinentzat: K-PO, Anixe, Emeka, Alarma Morea, Bixentak eta Trumans.

Antolakuntzak larunbat arratsalde-gaueko jaialdiari buruz baloratu du “giro ona izan zela, eta iazko urtearekin alderatuta bagenekien aurtengoa apustu ezberdin bat zela”.

“Ez da izan espero genuen aurreikuspena baina egindako lanari ez diogu mespretxurik egiten..”.

Orokorrean, jaialdi horretara eta Ziorla Festeko ekitaldietara “etorri den jendeari eskerrak eman nahi dizkiegu”.

Kontuan hartzekoa da ere “gureaz aparte, ekitaldi asko egon direla asteburuan eta horrek ez digu onik egin”.

Azpimarratzekoa da ere “tabernetan izandako kontzertuetan giro polita izan dela eta jendeak ondo erantzun duela”. Zorionak Musakolako Jai Batzordea! Aurrera!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen