Ziorla Fest jaialdiak irekiko du Musakolako jarduera-egitaraua

1
1494

Musakolako Jai Batzordeak egitarau zabala prestatu du azarorako eta abendurako. Adin guztietarako jarduerak dituen programa da.

Kartelak: Jai Batzordea. Argazkia: MB artxiboa.

Lehenengo ekitaldia azaroaren 6an izango da, San Isidro plazan egingo den rock kontzertu batekin. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, “asmoa Musakolako ostalariei laguntzea da. Horretarako, txosna bat jarriko dugu, onura guztia eurentzat izango dena.” Ziorla Fest izeneko jaialdian The Capaces, Cobra eta Los Zarrios taldeek hartuko dute parte. Kontzertua arratsaldeko 19:30etan hasiko den arren, txosna eguerdiko 12:00etan irekiko da. Kontzertua doakoa izango da.

Iruzkin 1

  1. Txalo bero bat ekimen honei. Ikusten da Arrasate oindion bizirik dauela eta gauza itxen diela ez bakarrik alde zaharrian.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen