Dibertsitate funtzionala duten pertsonen sexualitatea lantzen duen dokumentala, sexua guztion ondarea dela erakusten duten benetako sei istorioen bidez. Sexualitateak desgaitasuna duten pertsonen alde zer egin dezakeen ez ezik, dibertsitate funtzionalak giza sexualitateari zer ekar diezaiokeen ere aztertzen du. Emanaldia gaur arratsaldeko 18.00-etan izango da.