Mondrateren VIII. Udako Campusaren izen-ematea ireki da

0
217

Campusa uztailaren 3tik 21era izango da, eta hiru txandatan eramango da aurrera. 2007 eta 2014 urteen artean jaiotako neska-mutilentzat dago zuzenduta.

Argazkia: MB artxiboa / Kartela: Mondrate.

Elkarte zuri-moreak aurten ere campusa antolatu du, zortzigarren aldiz, eta uztailean ospatuko da ondoko hiru txandatan:

1. astea uztailaren 3tik 7ra
2. astea uztailaren 10etik 14ra
3. astea uztailaren 17tik 21era

Bere ordutegia 10:00etatik 13:00etara izango da, eta zaintza zerbitzua ere aukeran dago. Zerbitzu hau goizeko 09:00etatik 10:00etara emango da.

Campusa Musakola kiroldegian eta Iturripekoan egingo da baina irteerak ere ospatuko dira. Hona hemen Campuseko jarduerak:

  • Ur-jolasak
  • Areto-futboleko teknikak
  • Irteerak
  • Eskulanak
  • Txapelketak
  • (Hamaiketakoak, kamisetak…)

Aste bateko prezioa 80 € da, bi astetako prezioa 150 € eta hiru asteetakoa 210 €. Arrasateko Udala laguntzailea da. Zortzigarren edizio honetan izena emateko edo informazio gehiagorako:

  • 639 59 05 71 telefonoa
  • kanpusmondrate@gmail.com

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen