Zabalik da Arrasateko Literatur Lehiaketen 33. edizioa

0
507

Beheko testua eta argazkia: AED

Abian dira, 33. urtez, Arrasate literatur lehiaketak. Iaz bezala, sei lehiaketa deitu ditugu: Narrazioa, ilustrazioa eta bertsopaperak LH5 eta DBH2 mailen artean dauden gaztetxoentzat eta Mikroipuina, Poesia eta Komikia DBH3 eta Batxilergoko 2. Mailaren artean daudenentzat. Lanak entregatzeko epea apirilaren 24an bukatuko da.

Azpialdeko loturan topatuko dituzue zehaztapen guztiak.

arrasateliteraturlehiaketak.wordpress.com

Esan, baina, bukatu aurretik aurten ere bi kolaboratzaile izan ditugula. Alde batetik, ilustrazio lehiaketarako, Ane Arrizabalaga Zubia gaztea, pasa den urtean mikroipuinen lehiaketa irabazi zuena. Eta, bestetik, narrazio lehiaketarako Lorena Martínez Oronoz ilustratzailea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen