Arrasate Euskaldun Dezagun
AED
Ttak Eguna, euskara oinarri, larunbat honetan ospatuko da
Argazkia: MB artxiboa / Beheko testua eta kartela: Ttak! taldea. Eguerdiko 12:00etan Gaztetxean elkartuko gara jolas ezberdinez gozatzeko. Ondoren, gazte bazkaria egingo dugu norberak bere bazkaria ekarri beharko duelarik. Ostean, bazkaloste musikatua izango dugu. Eta eguna amaitzeko, gaueko 22:00etan, Pinaka taldearen kontzertua...
AED
Nafarroa Oinezekin gozatzeko Arrasatetik busa antolatu du AEDek
Bideoa: Nafarroa Oinez / Kartela eta beheko testua: Arrasate Euskaldun Dezagun. Datorren urriaren 20an ospatuko da aurtengo Nafarroa Oinez Zangozan, Piztu! lelopean. Loramendi, Jardun eta AED elkarteok autobusa jarriko dugu Nafarroako ikastolen aldeko jaira eroso eta merke joan ahal izateko....
Albisteak
Irulegiko eskua agertu zen aztarnategia ezagutzeko irteera antolatu du AEDk
Testua: Arrasate Euskaldun Dezagun. Duela 2000 urte baskoien lurraldearen bihotzean zegoen Burdin Aroko herrixka bisitatzeko aukera paregabea izango da. Bertan, Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologo gazteek duela zazpi urte hasitako indusketa lanen eta topatutako aztarnen berri emango digute, tartean “sorioneku” eskuaren...
Albisteak
Bertsozaleentzako eskaintza egongo da San Juan jaietan Zaldibarren
Kartela: Arrasate Euskaldun Dezagun. Aurtengo San Juan jaietan ere egongo da eskaintza bertsozaleentzat, AEDren eskutik. Jaialdia ekainaren 25ean izango da, 12:30ean, eta nobedade gisa Zaldibar frontoian izango da. Euria egingo balu, Kulturaten. Puntako bertsolariek parte hartuko dute: Maialen Lujanbio, Ane Zuazubiskar,...
BERTSOLARITZA
Santamasak ahotan izan dituzte bertsolariek ere, AEDk antolatuta
Ane Zuazubiskar, Miren Artetxe, Oihana Bartra eta Aitor Mendiluze sortzaileak hitzekin jolasean aritu dira, Olatz Zuazubiskar eta Maria Osesen gaiak garatuz. Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteak antolatuta, bertsoak Amaia Udal Antzokira itzuli dira Santamas bezperan. https://www.youtube.com/watch?v=zAKiGWB1AUA 200 bertso zale inguru bertaratu dira, eta...
AED
Erosgai dira AEDren 40. Urteurreneko Babajanerako txartelak
Beheko testua eta artxiboko argazkia: Arrasate Euskaldun Dezagun. Hurbiltzen dago AEDren 40. Urteurreneko jaia. Abenduaren 2an egun osoko egitaraua izango dugu elkartearen ibilbidea ospatzeko. 14:30ean Babajana egingo dugu Uarkape pilotalekuan eta txartelak salgai daude AEDn, Monten eta Iratin azaroaren 27...
AED
‘Loreak belaunetan’ dokua eta solasaldia izango dira azaroaren 8an
Beheko testua eta irudiak: Arrasate Euskaldun Dezagun. AEDren 40. urteurreneko egitarauarekin jarraituz, azaroaren 8an, euskal kulturgintzaren inguruko ekitaldi bat izango dugu, 19:00etatik aurrera, Kulturateko areto nagusian. Eneko Barberena idazle arrasatearrak gidatuta, LOREAK BELAUNETAN: KULTURAREN ZAZPI AHOTS GAZTE dokumentalarekin emango diogu hasiera...
AED
Auditoriuma bete eta publikoaren barreak lortu ditu ‘Ni eta nitarrak’ obrak
Maria Osesek idatzita eta Iholdi Beristainek antzeztuta, estreinaldiak ikus-entzuleen txalo beroak jaso ditu, AEDek ekoitzitako obran. JAMEko auditoriuma bete egin du gaur arratsaldean publikoak, euskalduntasunaren, mediokritatearen, arrakastaren,... inguruko lana ikus-entzuteko. https://youtu.be/DLMFPfzkWEM Aurkezpenean azaldu zuten bezala, berarekin “edozein emakume, gazte eta euskaldun identifika...
AED
Umorezko eta gogoetarako ‘Ni eta nitarrak’ estreinaldirako sarrerak erosgai dira
Maria Oses idazlearen testuarekin "edozein emakume, gazte eta euskaldun identifika daitekeela" azaldu du Iholdi Beristain aktoreak aurkezpenean. Antzezlana domekan estreinatuko da JAMEn, AEDren eskutik, eta 15-16 urtetik gorako pertsonentzat dago bideratuta. https://youtu.be/WDQl5rQ902s Arrasate Euskaldun Dezagun-en 40. urteurrenaren harira, elkarte arrasatearrak, besteak...
AED
Maria Osesek idatzitako ‘Ni eta nitarrak’ Arrasaten estreinatuko da
Artxiboko argazkia: MB / Beheko testua eta kartela: Arrasate Euskaldun Dezagun. Urriaren 22an, AEDren enkarguz, Maria Oses arrasatearrak idatzi duen “Ni eta nitarrak” bakarrizketa estreinatuko dugu Juan Arzamendi Musika Etxea Auditoriumean, 19:30ean. Arrakasta helburu duen jendarte honetan txarto moldatzen den...
Latest News
Kantuz elkartearen estreinaldiak zarzuelako publikoaren txalo beroak lortu ditu
Elkarte liriko arrasatearrak 'El año pasado por agua' lana taularatzen dihardu asteburuon, eta Cris Cubillo zuzendariak baloratu du orain...





