Ekimen honek helburu ditu “norbere burua sendatzeko gaitasuna garatzea, estresa bizipenean bilakatzea eta barne-bakea lantzea”.
Kartela: Ekin Emakumeak Elkartea.
Kontxi Garmendiak emango du tailerra urtarrilaren 12an, otsailaren 2an eta martxoaren 9an, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, Etxaluzeko Axeri gelan.
Hiru saioen kuota 36 eurokoa da (34 euro bazkideentzat). Izen-emateak Pablo Uranga kaleko 4an, 943 79 83 70 edo 651 70 79 36 telefono zenbakietan, edo emakumeak@emakumeak.eus helbidean.