2.6 C
Bergara
igandea, 11 urria, 2026

ekin emakumeak

Ekinek antolatutako jabetza eskoletako Yin Tao eta sorospen ikastaroetan plaza libreak geratzen dira

Ekin emakume taldeak antolatutako jabetza eskoletako Yin Tao eta sorospen ikastaroetan plaza libreak geratzen dira “Lehen sorospenak” ikastaroa Ekin Emakumeaken egoitzan eta Aretxabaletako institutoan emango da, urriaren 19 eta 26ean, eta azaroaren 2an, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Prezioa 20 eurotakoa izango...

Ekin Emakumeak elkarteak urrian hasiko diren jabetza eskoletako ikastaroetarako izen ematea zabaldu du

Ekin Emakumeak elkarteak urrian hasiko diren jabetza eskoletako ikastaroetarako izen ematea zabaldu du. Denera bost ikastaro izango dira eta izena emateko 651707936 telefonora edota emakumeak@ekinemakumeak.eus helbidera jo beharko dute interesatuek. Ikastaroetako bat “Astrologia bizia” izango da; «zure karta natala sentitzeko...

‘Mundutik Arrasatera’ orain ‘Kontaiguzu’ deitzen da, Ane Fernandezen irudiekin

Ipuin kontaketa saioek izen berria dute, 'Kontaiguzu: ipuin anitzen txokoa', eta helburuari eusten diote: "Herriko aniztasuna ikusaraztea". Horretan dihardute Ekinek, Bibliotekak eta Udalak. Irudi berriak aukeratzeko lehiaketa Arrasateko Institutuko Ane Fernandezek irabazi du. Argazkia eta beheko testua: Udaletik. Kontaiguzu: ipuin anitzen...

Sasoiko produktuez gozatzeko sukaldaritza ikastaroa antolatu du Ekin Emakume Taldeak

Garaian garaiko produktuek eskaintzen dituzten aukerez gozatzeko sukaldaritza ikastaro bat antolatu du Ekin Emakume Taldeak. Naiara Uriarte Remedios arrasatearra izango da kurtso honen dinamizatzailea eta dagoeneko izen ematea zabalik da. Denera lau saio izango dira, maiatzak 5, ekainak 9, urriak...

Puntu eta kakorratz ikastaroak izandako arrakasta dela eta, ostegunetarako talde berri bat osatzeko ahalegina egingo du Ekinek

Asteazkenetako taldean libre geratu ziren bi lekuak berehala bete eta jendea itxaron zerrendan geratu zenez, ostegunetan beste talde bat osatzeko ahalegina egingo du Ekin elkarteak. Bertan parte hartu nahi luketenek izena eman dezakete Ekinen Pablo Uranga 4 beheko egoitzan,...

Ekin Emakumeak taldeak antolatutako puntu eta kakorratz ikastaroan bi leku libre geratu dira

Ekin Emakumeak elkarteak antolatzen duen puntu eta kakorratz ikastaroan toki pare bat libratu dira hurrengo hiruhilekorako eta bertan parte hartu nahi luketenek izena eman dezakete Ekinen Pablo Uranga 4 beheko egoitzan, 943798370 edo 651707936 telefono zenbakietan edo emakumeak@ekinemakumeak.eus helbide...

Ekin Emakumeek patroigintza ikastaroa eskaintzen dute

Michelle Lenoire arrasatearra izango da dinamizatzailea eta 10 saio egingo dira. Artxiboko argazkia: Zahar-Berri / Kartela: Ekin Emakumeak. Saioak otsailaren 6an, 20an, 27an, martxoaren 13an, 20an, apirilaren 24an, maiatzaren 15ean, 22an, eta ekainaren 5ean zein 22an izango dira. Hau da, ostiraletan egingo...

“Nire etxea zurea da” ipuin kontaketa Bibliotekan abenduaren 11an

Egitasmo hau, Arrasateko Udalaren Gizarte zerbitzua, Udal Biblioteka eta Ekin Emakumeak elkartearen arteko elkarlanaren emaitza da, eta pertsona guztien arteko bizikidetza positiboa helburu, herriko aniztasuna ikusarazi eta elkarren arteko aitortzan oinarritutako harremanak bultzatu nahi ditu. Abenduak 11, eguena, 18:00etan “Mundutik...

Diskriminazio eta gorroto-delituen aurkako bi tailer izango dira Ekinen

SOS Arrazakeriako lagunek bi tailer jakingarri emango dituzte hurrengo astean, azaroaren 3 eta 7an, goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara, Ekin Emakumeak elkartearen, ondoko gaiak landuz: Oinarrizko kontzeptuak: Gorroto-delitua vs gorroto-diskurtsoa Delituaren oinarrizko elementuak Gorroto-diskurtsoa Identifikazioa eta arazoak Diskriminazioa: Diskriminazioaren tipologia Kasuen azterketa: Nola jokatu Tailerretan parte hartu nahi duten herritarrek...

Giro ederra Ekin Emakumeak elkartearen 30. urteurreneko bazkarian

Ekin Emakumeak elkartearen 30. urteurreneko ospakizunak bazkari bero eta alaiarekin jarraitu du gaur eguerdian Ferixalekuko jantokian. Guztira 50 lagun inguru bildu dira mahaiaren bueltan, urte hauetako ibilbidea eta elkarrekiko harremanak ospatzeko. Bazkalostean jaia Kulturaten jarraitu du, musika eta dantza artean....
- Advertisement -spot_img

Latest News

Ertzaintza Monterronen ikertzen dabil Maritxu Kajoiko bortxaketaren ostean

Polizia zenbait ibilgailutan bertaratu da, eta parkearen guneetako bat prezintatu du. Frogak aurkitzeko unitate batek bertan dihardu. Albistea osatzen gabiltza
- Advertisement -spot_img