Vox-en helegitea gaitzetsi du estatu espainiarreko Audientzia Nazionalak

0
844

Espainiar alderdi faxistaren arabera, Unai Parot presoari “lege arrunta” aplikatzearen aldeko Arrasateko manifestazioa “erabateko jai bat izan zen”.

Argazkia: MB artxiboa.

’33 urte Bizi osorako zigorrik ez!’ manifestazioa egin zen Arrasaten, aurtengo apirilaren 2an. Bertan, 33 urte zituzten hainbat arrasatearrek ondokoa salatu zuten:

“Biziarteko espetxe zigor ezkutu baten aurrean jarraitzen dugu, giza eskubideak urratuz. Ez dugu eskatzen inolako pribilejiorik, soilik legea bete dezatela, izan ere, legedia arrunta betez, Unaik kalean behar luke”.

Vox-en arabera, ordea, manifestazioa “erabateko jai bat izan zen”, “banda terroristako kidea”ren aldekoa. Gainera, alderdi faxistak bere salaketan Arrasate-Udalatx herri-lasterketa ere aipatu zuen:

“Egun berean Arrasaten ospatutako mendi-lasterketan korrikalari askok lasterketa aprobetxatu zuten etakidearen kaleratzearen aldeko kamisetak jantzita”.

Alderdi faxistak testuan Goiena hedabidea ere aipatu zuen, ekitaldiak “oihartzun publikoa” izan zuela argudiatzeko.

Horretarako, ‘Unai Paroti “lege arrunta” aplikatzeko eskatu du Sarek Arrasateko manifestazioan’ berria aipatu zuen.

Estatu espainiarreko Audientzia Nazionalak ondorioztatu du “ez dela hautematen terrorismoa goratzeko deliturik, baizik eta manifestazio bat kaleratze bat eskatzen duena”.

Horren guztiaren ondorioz, Audientzia Nazionalak Voxen errekurtsoa gaitzetsi du, 2023ko ekainaren 21eko datarekin. 2022an ere auzitegi berberak Voxen beste helegite bat gaitzetsi zuen:

Arrasateko Sarek antolatutako manifestazioan “Elkarbizitzarako, bakerako eta etxerako bideak” egitera deitu zen, “Unai, Arbe eta Peixotoren etxeratzea” aldarrikatuz.

Erlazionatutako albisteak:

Beste urte batez Unai Paroten askatasuna eskatu dute kaleetan
https://mondraberri.eus/beste-urte-batez-unai-paroten-askatasuna-eskatu-dute-arrasateko-kaleetan/
2023ko apirilaren 2an argitaratutako albistea

Vox-en helegitea gaitzetsi du Estatu espainiarreko Audientzia Nazionalak:
https://mondraberri.eus/vox-en-helegitea-gaitzetsi-du-audientzia-nazionalak/
2022ko apirilaren 29an argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen