Urtarrilaren 29tik aurrera eskola-kiroleko lehiaketak berrartuko dira

0
397

Argazkia: LEK.

COVID-19ak eragindako pandemiaren seigarren olatuaren harira, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eskola-kiroleko lehiaketak urtarrilaren 10etik 28ra arte aldi baterako bertan behera uzteko eskatu zien Foru Aldundiei. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak egindako errekerimenduari erantzunez, Gipuzkoan eskola-kiroleko lehiaketak eten egin ziren aldi baterako urtarrilaren 28ra arte, 40-005/2022, urtarrilaren 13ko, Foru Aginduaren bidez. Une honetan, egungo inguruabarrak zein egindako txosten teknikoa kontuan hartuta, eskola-kiroleko lehiaketa horiek berriro aktibatzea egoki ikusten da, larunbatetik, urtarrilaren 29tik, aurrera.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen