2.6 C
Bergara
Larunbata, 3 abendua, 2022

eskola

Urtarrilaren 29tik aurrera eskola-kiroleko lehiaketak berrartuko dira

Argazkia: LEK. COVID-19ak eragindako pandemiaren seigarren olatuaren harira, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eskola-kiroleko lehiaketak urtarrilaren 10etik 28ra arte aldi baterako bertan behera uzteko eskatu zien Foru Aldundiei. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak egindako errekerimenduari erantzunez, Gipuzkoan eskola-kiroleko lehiaketak eten egin ziren...

Doke Antzerki Eskolak aurrera jarraitzen du helduentzako bere ikastaroekin

Doke Antzerki Eskolak aurrera jarraitzen du helduentzako bere ikastaroekin. Tailer trinkoa ematen ari dira irailean eta urrian, Borja Ruiz irakaslearen eskutik.

Mondragon Unibertsitateak eta TeamLabs-ek ziklo bat antolatu dute, enpresa eta erakundeetan ikaskuntza-estrategiak ezartzen laguntzeko

Etengabe aldatzen ari diren inguruneetan bizi dira profesionalak, erronkak behin eta berriro sortzen zaizkie. Hori dela eta, denetarik ikasi behar dute edonoiz, eta ingurune eta erronka horietara egokitu. Hala, enpresek gero eta premiazkoagoa dute ikaskuntza errazteko arduradun bat, ziurgabetasunezko inguruneetan aldaketa-prozesuak, eraldaketa digitala, ikaskuntza eta berrikuntza zuzentzeko gai den profesional bat.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak ekintzailetzan erreferentea izango den espazio berria sortuko du Arrasaten

26.000m2 izango dituen makroproiektua da, eta erakunde publikoen eta eskualdeko industria-enpresa handien babesa izango du

Erguineko Herri Eskolako eraikineko komunen eraberritzea, martxan

Guztira 1go eta 2. solairuko 4 WC gune berriztuko dira. 1go solairuan 9 komunetik 17ra pasaz, eta bigarren solairuan 9 komun mantenduz. Aurrekontua 151.958,79 eurokoa da (BEZ gabe). Udalaren aurreikuspenen arabera, abuztuko lehen hamabostaldian amaituko dira lanak.

Ardatz akademiak uztailean errefortzu eskolak eskainiko ditu

Ardatz Formazio eta Ikasketa Zentroan ekainaren 28tik uztailaren 16ra klase intentsiboak eskainiko ditugu aurten ere. Matematika eta hizkuntzak landuko ditugu batik bat, baina aukera legoke beste edozein ikasgai edo alor lantzeko ere. Astebetez, bi astez edo hiru astez etorri...

Amelia Barquinek “Immigrazioa, eskola eta bizikidetza” hitzaldia eskainiko du bihar Kulturaten

Testua: Arrasateko Udala. Bihar, maiatzak 12, 18:00etan, Kulturateko areto nagusian, “Immigrazioa, eskola eta bizikidetza” izeneko hitzaldia eskainiko du Amelia Barquínek, Arrasateko Udaleko Ongizate sailak antolatuta.  Filologian doktorea eta gaur egun HUHEZIko irakasleak ikergai izan ditu testuinguru kultura anitzetako ikaskuntza eta irakaskuntza....

“Komunikazio EzBortitza Bizitzen”

Datorren apirilaren 15ean, Donamartiriko (Behe Nafarroa) Arberoa Ikastolako kideak izango dira Arrasaten “Lepe Arberoan Komunikazio Ez Bortitza bizitzen” (2017, Zuzendaria Itziar Baztarrika) dokumentala aurkezteko.

Goi Eskola Politeknikoak eta Siemensek hitzarmena sinatu dute

Siemens eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak elkarlaneko esparru-hitzarmen bat sinatu dute, automatizazio industrialarekin eta digitalizazioarekin lotutako lankidetza-jarduerak proposatzeko.

Martxan da Herri Eskolako Erguin eraikineko komunak berritzeko proiektuaren esleipen prozesua

Lanen lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 156.897,11€koa (BEZ gabe) da eta asmoa da obrak esleitu eta 8 asteko epean amaituta izatea.
- Advertisement -

Latest News

Euskaraldiak (3.000 lagun eta 500 arigune) agurrean: “Herri osoa arigune bihurtzea dugu helburu”

Agur ekitaldia ospatu da gaur arratsaldean Seber Altuben, jai giroan, dantzan, txalapartariekin, disko jartzailedun kalejirarekin,... Ekitaldia gaur arratsaldean ospatu da...
- Advertisement -