Unai Pascualek (Cambridge, Bernako, … unibertsitateak) hitzaldia emango du

0
720

Beheko testua eta kartela: Harreman Denda.

Harreman Dendaren urteurreneko ekimenekin amaitzeko, sentsibilitateak ukitu eta kontzientzia ernarazteko oso interesgarria iruditzen zaigun hitzaldia antolatu dugu.

Unai Pascual Ikerbasqueko ikerlariak gaur egungo krisi ekosozialaren inguruan hitz egingo digu.  Krisiaren diagnostikoa egingo du, batez ere, klima eta bioaniztasunarekin gordetzen dituen erlazioak aztertuz. Non gaude?  Nondik dator krisia? Nora goaz? Galdera hauek erantzuteko orduan, kontutan izan beharko genituzkeen gakoen inguruan arituko da. Hitzaldia Arrasateko KULTURATEKO Areto Nagusian izango da, URRIAk 30 astelehena, arratsaldeko 18:30ean.

UNAI PASCUAL Ingurumen ekonomian doktorea da (Yorkeko Unibertsitatea, Erresuma Batua 2002). Gaur egun, Ikerbasque ikertzailea da Klima Aldaketari buruzko Euskal Zentroan (BC3), eta Bernako Unibertsitateko (Suitza) Garapen eta Ingurumen Saileko kidea da. Lehenago, irakasle titularra izan zen Cambridgeko Unibertsitatean 10 urtez, eta Manchesterreko Unibertsitatean eta Deustuko Unibertsitatean eman ditu eskolak. 25 urte baino gehiagoko esperientzia du ekonomiaren eta ingurumen-aldaketa globalen arteko erlazioari buruzko ikerketan. Klima-aldaketari eta biodibertsitatearen kontserbazioari lotutako ingurumen-politikari buruzko 200 artikulu zientifiko, liburu eta txosten tekniko baino gehiago argitaratu ditu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen