2.6 C
Bergara
igandea, 29 azaroa, 2026

Harreman Denda

Armen negozioaren inguruko hitzaldia eskaini du Jordi Calvok

'Berrarmatzea Europan: El Negocio de Matar' izeneko hitzaldia eskaini du bake eta gatazketan doktorea den Jordi Calvok Kulturateko Areto Nagusian. Harreman GKEk, Harreman denda, Mundukide eta Udalaren laguntzarekin antolatutako hitzaldi honetan, Europako armagintzak azken urteetan izan duen gorakadaren inguruan...

“Berrarmatzea Europan: El Negocio de Matar” hitzaldia Kulturaten

Urriaren 9an, 18:30ean, Kulturaten, Jordi Calvo doktoreak hitzaldia eskainiko du "Berrarmatzea Europan: El Negocio de Matar" izenburuarekin. Hitzaldian, Europako armagintza eta gatazkek nola bihurtzen duten negozio aztertuko da. Ekitaldia Harreman dendak antolatu du, Harreman, Mundukide eta Arrasateko Udala laguntzaile...

Harreman Denda kalera irtengo da bidezko merkataritza ikustarazteko

Testua eta argazkiak: Harreman Denda Udaberri honetan, Harreman Denda kalera aterako dugu beste behin, bidezko merkataritzaren eta kontsumo arduratsuaren inguruan sentsibilizatzeko. Maiatzaren 10ean Aramaioko Lorabarri azokan hartuko dugu parte, bidezko merkataritzako produktuak eta horien inguruko informazioa herritarren esku jartzeko. Eta maiatzaren...

Harreman Dendaren eskutik ‘Mediha’ filma proiektatuko da Amaian

Kartelak: Harreman denda Martxoaren 18an, 19:30tan, MEDIHA pelikula proiektatuko da Amaia Antzokian. Pelikularen emanaldia Harreman Dendak antolatu du Amnesty International eta Arrasateko Udalaren laguntzarekin. Gatazka armatuetan emakumeek sufritzen duten sexu-indarkeria salatzen duen filma da, berau jasan duen gazte baten begietatik filmatuta. Filmak, Donostiako...

Harremanek tokiko produktuz osatutako hiru saski zozketatuko ditu zarzuelaren antzezpenetan

Testua: Harreman / Irudia: MB artxiboa Izaskun Murgia Elkarte Lirikoa Harreman elkartearekin elkarlanean ari da aurten ere, herri pobretuek bizitza duina lortzeko aukerak sortzea helburu duen zozketa solidarioan. Harremanek hiru saski zozketatuko ditu aurten. EreinDaJanek bertako produktu ekologikoekin egokitutako saski bat,...

Sofia Garcia (Amnesty International) ariko da Fadia’s Tree proiekzioaren harira

Argazkia: Fadia's Tree / Kartela: Antolakuntza / Beheko testua: Harreman Denda. Palestinak bizi duen egoera latzaren berri emateko, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian saritutako Fadia´s Tree filma proiektatuko dugu, eta ondoren, Sofia Garcia Amnesty International-eko Euskadiko Koordinatzaileak egoeraren inguruan hitz egingo...

Harreman Denda Puntaik Puntan ariko da Bidezko Merkataritzaren alde

Argazkia: MB artxiboa / Kartela eta beheko testua: Harreman Denda. Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dugu datorren zapatuan maiatzak 11. Urtero bezala, Harreman Denda kalera aterako dugu, Bidezko Merkataritzaren inguruko informazioa eta produktuak herritarrei eskuragarri jartzeko. Aurten, Aramaioko maiatzeko azokan...

Unai Pascualek (Cambridge, Bernako, … unibertsitateak) hitzaldia emango du

Beheko testua eta kartela: Harreman Denda. Harreman Dendaren urteurreneko ekimenekin amaitzeko, sentsibilitateak ukitu eta kontzientzia ernarazteko oso interesgarria iruditzen zaigun hitzaldia antolatu dugu. Unai Pascual Ikerbasqueko ikerlariak gaur egungo krisi ekosozialaren inguruan hitz egingo digu.  Krisiaren diagnostikoa egingo du, batez ere, klima...

Bidezko txokolatea, Ane Otegiren sagar errezetak,… Azokan dira

Bertako Produktuen Azoka oparoa izan da urrian, urritasunaren hilabetean, gauden arren. Ane Otegik sagarraren zenbait aukera eskaini ditu, Harreman Dendak txokolate dastaketa plazaratu du eta produktu gehiago ere bertan izango dira eguerdiko 14:00 arte.

Harreman Dendak 25. urteurrena ospatuko du hainbat jarduerarekin

Testua eta kartelak: Harreman. Arrasateko Harreman Dendak 25 urte betetzen ditu aurten, 2023an, Bidezko Merkataritzaren alde lan eginez. Urte guzti hauetan, merkataritza justuago baten erreferentea izan da gure bailaran, eta neurri batean Euskal Herrian ere (ez baitira halako denda asko). Bidezko...
- Advertisement -spot_img

Latest News

Kantuz elkartearen estreinaldiak zarzuelako publikoaren txalo beroak lortu ditu

Elkarte liriko arrasatearrak 'El año pasado por agua' lana taularatzen dihardu asteburuon, eta Cris Cubillo zuzendariak baloratu du orain...
- Advertisement -spot_img