Umorezko eta gogoetarako ‘Ni eta nitarrak’ estreinaldirako sarrerak erosgai dira

0
1417

Maria Oses idazlearen testuarekin “edozein emakume, gazte eta euskaldun identifika daitekeela” azaldu du Iholdi Beristain aktoreak aurkezpenean. Antzezlana domekan estreinatuko da JAMEn, AEDren eskutik, eta 15-16 urtetik gorako pertsonentzat dago bideratuta.

Arrasate Euskaldun Dezagun-en 40. urteurrenaren harira, elkarte arrasatearrak, besteak beste, antzezlan bat ekoitzi du.

Horretan AEDek badu esperientziarik, obraren aurkezpenean Andoni Solupe Zuzendaritza Batzordeko kideak azaldu bezala.

AEDek antzezlana idazteko enkargua Maria Oses arrasatear idazleari egin zion, eta honek baietz erantzun zuen. Ordutik hainbat hilabetez idazten, sorkuntzan aritu da gaztea.

Era berean, aktore lanak Iholdi Beristain portugaletetar aktore eta abeslariari egitea proposatu zioten, eta emakume gazte honek ere baietz erantzun zuen.

Biak ala biak eskuz esku jardun dute ikuskizuna prestatzen, eta gaur arratsaldean aurkezpena egin dute, Andoni Soluperekin batera.

Estreinaldia domeka honetan izango da, urriaren 22an, JAME eraikinean arratsaldeko 19:30ean. Sarrerak erosgai dira udal-webgunean

Adi, obra 15-16 urtetik gorako pertsonendako bideratuta dago, eta ekimenak helburu du ere Euskal Herrian zehar jendarteratzea. Hartara, honezkero badute beste hitzordurik:

Abenduaren 3an, hots, Euskararen Nazioarteko Egunean, Atxondon (Bizkaia). Kontrataziorako edota informazio gehiagarria behar izanez gero, honatx bi bide:

  • kudeaketa@aedelkartea.eus
  • 943 77 12 28

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen