Udala: “Iaz Olentzerok 4.500 euroko dirulaguntza jaso zuen, eta Erregeen kabalgatak 8.400 eurokoa”

1
1132

Udal-gobernuak aurten erabaki du “bi ekintzak diru partida berdinekin finantzatzea”, hau da, “ekimen bakoitzak 4.500 € inguruko dirulaguntza jasotzea”. Udalak ukatu du “bereizketarik edo bazterketarik egin” izana.

Argazkia: MB artxiboa.

Erregeen Kabalgatako antolakuntzak atzo jakinarazi zuen 2024 desfilean ez dela karrozarik izango. Halaber, EAJ-PNVek horren inguruko udal-erabakia gaitzetsi zuen.

Horren ostean, Udal-gobernuak jakitera eman berri du “Erregeen Kabalgatak, Olentzeroren dirulaguntza berbera jasoko duela: 4.500 € inguruko dirulaguntza”.

“Ez dago tratamendu ezberdindurik – adierazi du Udalak -, bi ekimenak diru kantitate berberarekin lagunduko ditu Arrasateko Udalak; beraz ez da egia Udalak bereizketa edo bazterketa egin duenik”.

Halaber, jakitera eman du “pasa den urtean, Olentzerok 4.500 euroko dirulaguntza jaso zuen bitartean, Erregeen kabalgatak 8.400 € inguru jaso zituela, mailakatze eta ezberdintze bat ezarriz”.

2023-2024 gabon hauei begira, Udal-gobernuak erabaki du “bi ekintzak diru partida berdinekin finantzatzea”.

Iruzkin 1

  1. Eta azken urteetan ere EAKk 8400€ eman dizkio kabalgataribeta 4500€ olentzerori? Hau horrela bada eman dezatela azalpena ze pasada bat iruditzen zait

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen