EAJ-PNVek kritikatu du “Kabalgatan karroza ez izatea, udal-finantzazio ezagatik”

4
1332

Talde politikoak bere “tristura” agertu du, adieraziz Udalak “bizkarra” eman diola Kabalgataren elkarte antolatzaileari. Bere hitzetan, erabakiak “arriskuan jartzen” ditu haurren “ilusioa” eta “Gabonetako espiritua”.

Argazkia: MB artxiboa.

EAJ-PNVek pretsa-ohar bidez gaitzetsi du Erregeen Kabalgatak 2024an karrozarik ez izatea, Udalak emandako “finantziazio faltagatik”.

Erregeen Kabalgata herri “osoko” haurrek eta familiek “maite eta espero” duten ekitaldia da, “karroza da ospakizun honetako elementu esanguratsuenetako bat” izanik.

“Ilusioaren eta magiaren sinboloa da”, eta urtero hunkitu ditu “txikiak eta handiak”. “Erregeen Kabalgatako antolatzaileek azaldu dutenez, ahalegin handiak egin dituzten arren, ez dute Udalaren partetik eskatu duten aurrekontu osoa jaso”.

Horregatik “gastuak ahalik eta gehien murriztera behartu ditu, ekitaldia ahalik eta ondoen egin ahal izateko”.

“Irmoki uste dugu EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen gobernuak herritar guztientzat gobernatu behar duela, bereizketarik eta bazterketarik egin gabe”.

“Datorren urteari begira”, Udalaren “laguntza eta babesa izatea espero dugu, Erregeen Kabalgatak bere distira berreskuratu ahal izan dezan eta karroza tradizio honen parte izan dadin”.

EAJ-PNVek herritarrei dei egiten die “Erregeen Kabalgatan parte har dezaten, elkarte antolatzaileak egindako eskaerari erantzunez, eta gure kaleak ilusioz eta pozez betetzen dituen ekitaldi honetaz goza dezaten, hain data berezian”.

“Lanean jarraituko dugu gure herria tradizio, kultura eta ekitaldiz betetako lekua izan dadin, arrasatearren bizitza aberastuko duena”.

4 IRUZKIN

  1. Olentzero oinez joan zen eta ez da zer gertatzen
    Zuek emandako diru laguntzak lehengo iñauterietan karrozak egiteko Herritar guztientzako?
    Jarraitu bazterrak nahasten…

  2. Erregeen Kabalgata herri “osoko” haurrek eta familiek “maite eta espero” duten ekitaldia dela esatea, ez da oso erreala, EAJ. Eta horrela balitz, ziur nago udalaren laguntzarik gabe, herrigintzatik, aurrera ateratzeko gai izango zinetela herriko beste hainbat ekimen bezala. Ala zuek gobernatzerakoan ekimen guztiak laguntzeko prest egon zarete?Hainbeste bazarete eta hain garrantzitsua bada, segi gogor lanean eta ziur nago datorren urterako herria eta udala konbentzituko dituzuela, Olentzeroren kasuan bezala elkarte, dantzari, musikari, bolondres eta herritar ugari lanerako inplikatuz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen