Udal-dirulaguntzen 2027rako oinarriak onartu ditu Osoko Bilkurak

0
2562

Herriko elkarte ugarik jarduerak garatzeko eta zenbait udal-sailek onartzeko laguntza ekonomikoak izango dira. Halaber, Udalbatzarrak ontzat eman du Perlata arte sorkuntzaren ‘Bitxi’ show eta proiektu esperimentala laguntzea.

Bideoa: Udala.

Udalbatzak ezohiko bilera irekia egin zuen astearte arratsaldean, eta besteak beste, honako dirulaguntza hauek onartu zituen:

  • Ingurumen izaerako jarduerak garatzeko entitateentzako dirulaguntzak
  • Udaleko Gizarte Zerbitzu Sailaren dirulaguntzak
  • Irabazi ekonomiko asmorik gabeko kultura-elkarteentzako dirulaguntzak
  • Euskara Saileko dirulaguntzak
  • Hezkuntza Saileko dirulaguntzak
  • Enplegu Saileko dirulaguntzak
  • Toki Garapen Saileko dirulaguntzak
  • Gazteria Saileko dirulaguntzak
  • Berdintasun Saileko dirulaguntzak
  • Kirol Saileko dirulaguntzak

Udal-taldeek aho batez onartu zituzten guztiak, baita 2024-2027 Dirulaguntzen Plan Estrategikorako proposaturiko aldaketa bat.

Izan ere, “Udaleko Berdintasun Sailak interesa agertu du Perlata arte sorkuntzak aurkeztu duen Bitxi izeneko show eta proiektu esperimentala sortzen laguntzeko”.

“Proiektua interes orokorrekoa dela uste da. Proiektu osoaren kostua 40.000 euroan estimatua dago, eta 8.350 euroko ekarpena egitea proposatzen da”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen