osoko bilkura
UDAL-POLITIKA
Ezohiko udalbatzarra egingo du Osoko Bilkurak ostegunean
Framea: Udala, artxibokoa. Bilera publikoa urriaren 15ean izango da arratsaldeko 18:00etatik aurrera, ondoko gai zerrendarekin: 1.- 2026ko uztailaren 21eko bilkurari dagokion akta laburra irakurri eta onartzea. 2.- Bidaiarien errepide bidezko garraio-zerbitzu publiko erregularrak harmonizatzeko erregelamenduaren aldaketaren hasierako onarpena. 3.- AGITAX (Gipuzkoako Taxisten Elkartea);...
EKONOMIA ETA LANA
Terrazen Ordenantzarako testuak 22 alegazio jaso ditu, eta eraldatuta onartu du Udalbatzak
Ordenantzak arautuko ditu ostalaritzako terrazak eta komertzioen kanpoaldeko elementuak. Udalbatzak iaz behin-behinean onartu zuen testua, eta jendaurrean jarri zuen. Epe horretan aurkeztutako alegazioak kontuan hartu ditu Udalak, eta testuan "funtsezko aldaketak" egin ditu. Horregatik testu eraldatua ere hasiera batean...
GIZARTEA
Arrasatek 2026-2036 Euskararen Herri Plana onartu du, indarberritzea xede
Udalak azpimarratu du planak "euskara eremu guztietan indarberritzeko helburua" duela: "aisialdian, kirol jardueretan, lan-munduan eta lagunartean, euskaraz bizitzeko aukera herritar guztientzat errealitate bihurtuz". Horretarako, Udalak planaren diseinua "herritarrekin eta herriko euskalgintzarekin batera osatu" du. Hala, "lidergo konpartitua eta adostasun...
UDAL-POLITIKA
«Zerbitzu publikoen kalitatea eta iraunkortasuna bermatzeko tasen doikuntza arduratsua» onartu du Udalbatzak
Aldaketa honek %2ko igoera aurreikusten du, aurten espero den KPIaren araberakoa, eta herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzu publikoen etorkizuna ziurtatzea du helburu. EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Arrasatek alde bozkatu zuten; EAJk kontra. Arrasateko Udalak, Ogasun Batzordearen aldeko irizpenarekin, 2026/2027 ikasturterako...
UDAL-POLITIKA
Udalbatzak, Garaikoetxea gogoan, onartu ditu maileguko ezaugarriak zuzentzea eta Hezkuntza kontseiluko araudia
Osoko Bilkurak onartu egin ditu Hezkuntza kontseiluaren arauak "Arrasateko haur, nerabe eta gazteen hezkuntza-eskubidea bermatzen laguntzea" helburu. Halaber, Udalak La Merced erosteko, Iturripe Berria egiteko eta San Joan berrurbanizatzeko 36 milioiko mailegua eskatuko du. Irudia eta bideoa: Udala. Aste honetako bilerari...
UDAL-POLITIKA
Osoko Bilkurak udalbatzarra egingo du datorren asteartean
Artxiboko irudia: Udala. Bilera irekia maiatzaren 5ean egingo da arratsaldeko 18:00etatik aurrera udaletxeko pleno aretoan. Hona hemen mahai gainean izango diren puntuak: 1.- 2026ko apirilaren 14ko bilkurari dagokion akta laburra irakurri eta onartzea.2.- Epe luzerako kreditu-eragiketa kontratatzea – Akatsen zuzenketa.3.- Arrasateko...
GIZARTEA
Herri-busa, flota berrituaz, Avanzak kudeatuko du kontratu-luzapenean ere
Hala erabaki du Osoko Bilkurak, eta Udal-Gobernuak jakitera eman du, "negoziaketa gogorren" ostean, enpresak 6 bus berri abiatu zituela iaz. Aurreko Gobernuko "kudeaketa negargarria"ren ondorioz, kanpotik ekarritako autobusen "alokairuaren prezioa 1.000 € baino gehiagokoa izan da eguneko". Udalak zerbitzu...
Albisteak
Iturripeko kiroldegi berria egiteko obrek 30 milioiko aurrekontua izatea eta 30 hilabete irautea onartu ditu Udalbatzak
Bideoa eta irudiak: Udala. Udalbatzak aho batez onartu ditu egitasmoaren plegu tekniko eta administratiboak gaurko udalbatzarrean. Kirol-instalazioak ez ezik, Iturripeko "gune urbanoa birnaturalizatu" ere egingo da. Ildo horretatik, egitasmoak bi helburu ditu: "Auzoari kalitatezko espazio publiko bat eskaintzea eta bizi dugun...
Albisteak
Udalbatzak ezohiko udalbatzarra egingo du ostegun honetan
Artxiboko framea: Udala. Ezohiko bilera martxoaren 12an izango da, arratsaldeko 18:00etan, ondoko gaiak mahai gainean: 1.- 2026ko otsailaren 10eko bilkurari dagokion akta laburra irakurri eta onartzea. 2.- Hitzarmen Administratiboa sinatzea onartzea, Garaia Parke Teknologikoa S. Coop-en, Gizabidea Fundazioaren eta Arrasateko Udalaren artekoa. 3.-...
Albisteak
Xabier Arrizabalagaren aldeko esker oneko eta maitasun hitzak izan ditu Udalbatzak
EAJ-PNVren zinegotzia ohia urtarrilean zendu da, eta bere aldeko omenaldi xumea egin da pleno-aretoan. Familia bertan zela, hitz hunkigarriak izan dituzte, bai EAJ-PNVren taldekideek, Edurne Unamuno eledun, baita alkateak ere, EH Bilduren, Udal-gobernuaren eta Udalaren ordezkari gisa. Halaber minutu...
Latest News
1962an jaiotako lagunen kintadarako izen-ematea ixtear dago
Argazkiak: Antolakuntza. Topaketa azaroak 7 izango dituenean ospatuko dute, antolatzaileek prestaturiko egitarau honekin: 11:00etan Herriko plazan elkartuko dira 11:30ean bisita gidatua 13:00etan poteoa...





