Ferrerias kaleko jaien eguna aurrera doa. 21:00etan izango den kale afariaren aurretik, ohitura den bezala, gora eta behera ibili dira txistulariak eta erraldoien konpartsa txikia.
Urtero gertatzen den bitxikeria ere ez da falta izan, erraldoiek Portaloian hasten dute konpartsa eta Ferreriaseko afarirako prestatutako karpen azpitik ezin direnez pasatu, Erdiko Kalera sartu behar izaten dute, ‘chicane’ moduko bat eginez. Gero, berriro jaiak ospatzen diren kalera buetatzen dira eta Irati tabernatik gora jarraitzen dute.
Jende mordoa bildu da txistularien, erraldoien eta Basati eta Irati tabernen inguruetan, giro paregabea nagusitu da beste behin ere. Aipatutako afaria eta Bailables-ekin dantzaldia falta dira jai eguna biribiltzeko.










