Txilen aurkezten dabil Intxorta 1937 Winnipeg errefuxiatu-ontziari buruzko lanak

0
788

Juan Ramon Garai ikerlari arrasatearra eta Josu Chueca liburuaren idazle lerindarra ekitaldi ugaritan parte hartzen dabiltza. Euskal errefuxiatuen ontziari buruzko liburua eta erakusketa aurkezten ari dira. Santiagoko Euskal Etxean aritu dira, besteak beste. Gainera, Txileko diktadura militarraren krimenen inguruko lekukotzak jasotzen dabiltza.

Beheko testua eta argazkiak: Intxorta 1937.

Abuztuaren 24tik irailaren 1era egindakoaz “Euskal Ekimena Winnipeg itsasontzia Valparaíso-ra iristearen 85. urteurrenean” ekimenaren balorazioa:

Abuztuaren 24an Verdad, Memoria y Resistencia-ren ekitaldi batera joan ginen, Santiagoko Brasil plazara, 1975ean Colombo operazioan desagerrarazitako 119 pertsonak gogoan.

Ekitaldian 19 emakumeen izenak irakurri ziren, atxilotuak, torturatuak eta desagerrarazi zituztenak operazioan.

Cueca Sola dantza taldeak zenbait abesti eta dantza eskaini zituen. Ondoren, Sady Arenas Uriartek bere liburua aurkeztu zuen: ‘Revolución tiene nombre de mujer, Mujeres detenidas, desaparecidas y ejecutadas en el cuartel José Domingo Cañas de la DINA’.

Abuztuaren 26an eguerdiko 12:00etan, Valparaísoko Galería de Arte Municipalen egin zen erakusketa baten inaugurazioa: ‘Diario de a bordo. Cartografía Interior’. Erakusketa hau euskal jatorriko Cecilia Zabaleta ikus-artista txiletarrarena eta Roberto Fuertesena da.

Ekitaldiari ekiteko, Udal Galeriako zuzendariak, Christian Romok, agur bat egin zuen, bertaratutako gizon-emakume guztiei ongietorria emanez. Ondoren, Ander Ezeiza Arana bertsolariak zenbait bertso aukeztu zituen, zenbait garai garatuz:

Orduko testuinguru historikoa, errefuxiatuendako “esperantzaren itsasontzia”ren garrantzia, eta urruneko lurretan bizitza berri bat izatearen aukera.

Ondoren, Juan Ramon Garairen agur bat izan zen, Intxorta 1937 Kultur Elkartekoa, eta azaldu zituen Winnipegeko egunerokoen inguruan ikerketen garapenak suposatu zituen prozesua eta lan gogorra.

Ekitaldiari amaiera emateko, inauguraziora bertaratutako gizon eta emakumeek erakusketa bisitatu zuten, Cecilia Zabaleta artistarekin, Josu Chueca-rekin (‘2000 del Winnipeg. Diario de a bordo’ liburuaren egilearekin) eta Juan Ramon Garairekin (Intxorta 1937 Kultur Elkarteko ikertzaile).

Aukera baliatuz, kide hauek bertaratutako besteak gonbidatu zituzten liburuaren aurkezpenera. Aurkezpena irailaren 2an izango da, 17:30ean, Valparaísoko Udaletxean.

Horrela, Euskal Ekimenak Txileko ibilbidea hasi zuen.

Abuztuaren 27an, Juan Ramon Garai eta Josu Chuecak bisitatu genituen, lehenbizi Artxibategi Nazionala, toki honek liburuaren 2. edizioaren bidaiarien ia 500 argazkiak aportatu ditu. Argazki hauek Sady Arenas Uriartek erreproduzitu ditu. Esker onez, liburuaren ale bat oparitu genien.

Ondoren, Txileko Museo Historiko Nazionalera joan ginen, eta bertan hainbat argazki utzi zizkiguten, liburuan eta erakusketan argitaratzeko. Museoan ere liburuaren zenbait ale oparitu zitzaien Carolina Suaznabar eta Alejandra Morgado-ri.

Abuztuaren 28an, asteazkena, bi ekitaldi egin ziren. Lehena, Txileko Unibertsitateko Filosofia eta Humanitate Fakultatean, eta bigarrena, Santiagoko Euskal Etxean.

Lehen ekitaldian, Ander Ezeizaren (Etxepare Institutuko Irakaslearen) aurkezpenaren ostean, Juan Ramon Garaik eta Josu Chuecak hitza hartu zuten.

Bigarren ekitaldian [beheko argazkian], Santiagoko Euskal Etxeko Euskal Koruaren bi abestiren ostean, zentroko lehendakariak, Ignacio Bastarricak [goiko argazkian], agur bat egin zuen, eta ondoren Juan Ramon Garai zein Josu Chueca mintzatu ziren.

Abuztuaren 29ko goizean Fundación Documentación y Archivo de Vicaria de la Solidaridad delakora joan ginen. Izan ere, bertan Sady Arenas Uriartek bigarren ediziorako ikertu zuen.

Borrokako esperientziak partekatu genituen Egia eta Justizia Txilen eta Euskal Herrian, María Paz Vergara Low-rekin, idazkari exekutiboa. Arratsaldean liburua unibertsitariei aurkeztu zitzaien Unibertsitate Katolikoko Historia, Geografia eta Zientzia Politikoen Fakultatean.

Abuztuaren 30ean liburua Txile, Peru eta Colombiako Euskal Ordezkaritzan aurkeztu genuen. Ekitaldia Rafael Kutz Garaizabalen agurrarekin hasi zen, eta ondoren Josu Chuecak eta Juan Ramon Garaik hitzartzeak egin zituzten. Gero, 119en Martxara joan ginen, pertsonen desagerrazte behartuen aurkako nazioarteko egunean, Santiagoko Plaza de Armas delakorantz.

Abuztuaren 31n txiletar Kolpe zibil-militarrarekin zerikusia duten beste ekitaldi batzuetara bertaratu ginen, Egia, Memoria eta Erresistentzia exijentziarekin: Irán 3037, Cuartel Venda Sexy de la Dina.

Bahiketa eta sarraski kuartel klandestino hau nabarmendu zen emakumezko zein gizonezko presoen aurkako indarkeriagatik, animaliak erabiliz, eta izen hori dauka.

Campamento 3 y 4 Álamos de la Dina: 4 Álamos gune klandestinoak emakumeak eta gizonak preso zituen, eta hiru alternatiba zituen: 3 Álamos gunera pasatzea eta errekonozituak izatea, torturen etxeetara itzularaziak izatea, edo desagerraziak izatea.

Datozen egunetan beste 10 ekitaldi gehiagotan parte hartzea aurreikusten dugu. Winnipeg itsasontzia Valparaísora iristearen 85. urteurreneko oroitzapen ekitaldira joango gara, irailaren 3an.

Irailaren 4ean Estadio Español delakoan Colectividad Vasca de Santiago-rekin elkartuko gara. Irailaren 5ean Villa Grimaldi eta Casa Museo Delia del Carril-era joango gara.

Liburuaren beste lau aurkezpen gehiago egingo ditugu: Lehena Valparaíson irailaren 2an Udaletxean, hirugarren irailaren 7an Viña del Mar-ko Eusko Etxean, eta azkena irailaren 12an Casa Central de la Universidad de Chile delakoan.

Egun berean eta leku berean, ‘2000 del Winnipeg. Diario de a bordo’ erakusketaren irekieran parte hartuko dugu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen