2.6 C
Bergara
asteazkena, 7 urria, 2026

Intxorta 1937

Jaime Uriarte Cestona milizianoaren inguruko liburuaren aurkezpenarekin itxiko dira Egiarekin Topaketak

Intxorta 1937 Kultur Elkarteak 36ko gerran jazarriak izan zirenen memoria belaunaldi berriei transmititzeko helburuarekin antolatutako Egiarekin Topaketak saioak gaur izango dute azken ekitaldia, “Jaime Uriarte Cestona. Miliciando en Intxorta, exiliado en el Winnipeg” liburuaren aurkezpenarekin. Saioa Kulturateko Jokin Zaitegi...

90 urte beranduago egia osoa jakiteko oztopoak jasotzen dituztela salatu dute frankismoaren errepresaliatuei egindako omenaldian

Gaur bete dira 90 urte 1936ko gerran tropa faxistak Arrasaten sartu zirenetik eta, urteroko moduan, Intxorta 1937 Kultur Elkarteak antolatuta, omenaldia egin zaie frankismoaren errepresaliatuei, haien izenak jasotzen dituen monolitoan. Debagoienan erail zituzten 140 pertsonen senideek hartu dute parte...

Ireki da Intxorta 1937 elkartearen 40 urteen erakusketa

'40 urte Egia eta Justiziaren alde' izeneko erakusketak, elkartearen bizitzari erreparatuz, 1936ko altxamendu faxistaren ondorengoak salatzen ditu. Elkartearen sekulako lana "ez litzateke posible izango milaka lagunek desmomeria apurtu izan ez balute". Erakusketa zabalik da urriaren 17ra bitarte. Irekiera ekitaldia...

Intxorta 1937 elkarteak ’40 urte memoriaren eskutik’ liburua aurkeztu du, Justizia aldarri

Argazkiak eta lehen bideoa: Xabier Lasa / Bigarren bideoa: Kulturate. Ikerketa elkarte arrasatearrak 40 urte betetzen ditu, eta '40 urte memoriaren eskutik' landu eta argitara eman du. Argitalpenak Debagoieneko Mankomunitatearen laguntza izan du, eta herenegun arratsaldean aurkeztu zen Egiarekin Topaketen lehen...

Bilobak [Testua: Juan Ramon Garai Bengoa, Intxorta 1937]

Argazkiak: Juan Ramon Garai Bengoa, Intxorta 1937 kultur elkartea. Berrogei urtean Intxorta 1937 Kultur Elkartea osatzen joan garenok gerra garai hartako gizon eta emakumeen biloben belaunaldikoak gara; gizon eta emakume haiek monarkia historiako zaborrontzira bidali zuten, eta aldaketa sakona bultzatu...

Eraildakoen ‘Bilobak’ kantua saretu da, Anixe eta Fane bilobak abeslari, Egiarekin Topaketak hastear

Bideoa eta irudiak: Ekimena. Espainiar faxistek arrasatear eta debagoiendar ugari erail zituzten, baina memoria historikoak bizirik darrai. Errepresaliatu horietatik guztietatik zenbaiten irudiak 'Bilobak' kantu berriaren azalean ageri dira, tartean zenbait emakume: Ezkerretik hasita goian: Elgetan hildako Clara Moran miliziana gallartarra Bigarrena Maria Areitio...

“1975.eko iraila/Francoren diktaduraren azken fusilamentuak” liburua aurkeztuko dute Kulturaten irailaren 24an

Bere elkartearen 40. urteurrenean, Egiarekin Topaketak antolatu ditu Intxorta 1937 elkarteak irailerako, tartean, 24an Kulturaten egingo duten “1975.eko iraila/Francoren diktaduraren azken fusilamentuak” liburu aurkezpena. Ekitaldi hau Kulturaten izango, esanda bezala, irailaren 24an arratsaldeko 18:30ean. Liburuaren aurkezpenean Goldate elkarteko Josu Ibargutxik,...

Egiarekin Topaketak 2026 aurrera eramango da, Intxorta 1937 elkartearen 40. urteurrenean

Halaber, 90 urte betetzen dira espainiar faxistek Arrasate eta Debagoiena inbaditu zutenetik. Horren aurrean, herritarrei zabalik, omenaldia, erakusketa, ikus-entzunezko berri baten emanaldia eta bi liburu aurkezpen egingo dira. Argazkia: MB artxiboa / Bideoa: Intxorta 1937. Topaketen aurkezpen bideoari dagokionez, Anixe...

EGIAREKIN TOPAKETAK: irailaren 16tik 30era

Irailaren 16an, Kulturaten, '40 Urte Memoriaren eskutik' liburuaren aurkezpena 18:00etan. Ondoren, 18:30ean Justiziaren inguruko hitzaldia Iratxe Urizar eta Josu Ibargutxiren eskutik. Irailaren 23an, Kulturaten, '40 urte Egiaren eta Justiziaren alde' erakusketaren inaugurazioa 17:30ean. Ondoren, 18:30ean, Memoriaren inguruko hitzaldia Monica Jato eta...

Gerrako haurren gaurkotzea dakar ‘Ezer ez delako amaitzen’ ikuskizunak, Intxorta 1937 sustatzaile

1936ko kolpe faxistaren ondoriozko haurren erbesteratzea du abiapuntu, eta posible egin dute Loraldiak, 'Sarri'k eta Euskal Herriko 5 ikastetxek, besteak beste. Diziplina anitzeko ikuskizuna dugu, "haur erbesteratuen testigantzak eta gaur egungo gazteen galderak, kezkak eta begiradak" konektatuz. Artxiboko argazkiak: Intxorta...
- Advertisement -spot_img

Latest News

Gorostizako igogailuetarako eta 7 proiektu gehiagotarako 3’5 milioiko gerakina baliatzea proposatzen du Udal-Gobernuak

Igogailu publikoak egiten hasteko 2'4 milioi zuzendu asmo ditu Udalak, Santamañako liburutegia handitu eta Ludoteka berritzeko 550.000 €, Musakola...
- Advertisement -spot_img