Trafiko-mozketak GI-2620 errepidean ostiralerarte

0
841

Ordezko bide gisa, GI-2620 errepidearen zeharbide zaharra erabiltzea gomendatzen da, Mugarrietako eta Markuleteko biribilguneen artean.


Gipuzkoako Foru Aldundiak ohiko artapen eta gainbegiratze lanak egiten ditu GI-2620 errepideko instalazioetan.Tunel barruan daude instalazio horietako batzuk eta hori dela eta, artapen-lanak egin ahal izateko beharrezkoa du zirkulazioa zentzu batean moztea. Kasu honetan, aurreikusitako lanak egin ahal izateko, nahitaezkoa da GI-2620 errepidean zentzu bateko mozketak egitea.


Abuztuaren 10 eta 11ean, Aramaioko zentzuan itxiko da errepidea, 08:30etatik 13:00etara eta 15:00etatik 21:00etara. Abuztuaren 12 eta 13an berriz, Arrasateko zentzuan egingo dira mozketak ordu tarte berdinetan, hau da, 08:30etatik 13:00etara eta 15:00etatik 21:00etara. Mozketa hauek Mugarrietako biribilgunearen (21+415 KP) eta Markuleteko biribilgunearen (19+400 KP) artean egingo dira. Ordezko bide gisa, GI-2620 errepidearen zeharbide zaharra erabiltzea gomendatzen da, Mugarrietako eta Markuleteko biribilguneen artean.


Instalazioen artapen-lanen barne egongo da trafikoaren kudeaketa eta gainbegiratzea egiteko beharrezkoak diren instalazioak aztertzea. Barkatu eragozpenak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen