The Figueras Fest ospatuko da bere omenez San Andresko Jaietan

1
1355

Auzoko punky irreberentearen omenez, Des-kontrol, Xementerio, El exterminio de la raza del mono,… eta talde gehiagok joko dute apirilaren 30ean, ‘Figueras’en lagunek antolatuta.

Alberto Rollán ‘Figueras’ punky ezaguna azaroan zendu zen, eta bere omenezko jaialdia antolatu da auzoko jaietarako.

The Figueras Fest deitzen da, eta bere lagunen artean antolatutako omenaldia izango da. Apirilaren 30ean izango da, hau da, San Andresko Jaien baitan, ondoko egitarauarekin:

Eguerdiko 12:00etan Equs tabernan (“Errebuelta Str.”) Beste hiru, Krisis eta Sentenciados taldeek joko dute.

Eta egun berean arratsaldeko 19:30etik aurrera Gudarien plazan Des-kontrol, Kañeria 13, Crap, Akuiu, Sindy Berbenas, Xementerio, Zero eta El exterminio de la raza del mono arituko dira.

San Andresko Jaien Batzordeak ere iragarri du kontzertu bat gehiago ere izango dela Maiatzaren 1ean, haurrentzat ekintzak, kirolekin zerikusia dutenak,…

Erlazionatutako albistea:

Alberto Rollan ‘Figueras’ punky ezaguna zendu da, 60 urterekin

2023ko azaroaren 6an argitaratutako albistea

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen