Alberto Rollan ‘Figueras’ punky ezaguna zendu da, 60 urterekin

6
13097

Arrasatearrak hainbat abestiren letrak egin zituen, besteak beste, Reincidentes taldeko ‘Móntate una estafa’ kantuarenak. ‘Figueras’ gaur hilda agertu da bere etxean.

‘Sanan’ auzoaren lagun hau gaztaroan Céluas Rebeldes taldeko kide izan zen, ‘Diario Vasco’ri elkarrizketa batean azaldu zionez.

Talde hau RIP eta Puñetazoren garaikidea izan zen, eta hiru gazte gehiagok osatzen zuten: Ruben, Jesus eta Pepe Arregi.

ETBri azaldu zionez “talde askorentzako abestietako letrak egin nituen”, besteak beste, Reincidentes taldeko ‘Móntate una estafa’ kantua.

Zenbait ogibide ere izan zituen “eraikuntza sektorean, fundizioan, garbigailuetako eta hozkailuetako Fagorren, basogintzan,… Baina orokorrean lan gutxi egin dut”.

Gaztea zela, Arrasaten ‘prozesio’ ateo bat antolatu zen, eta talde hau parrokia ondotik igarotzen ari zenean, ‘Figueras’ek parrokiako atea ireki zuen, eta “me cago en dios!” ohikuatu zuen, barruan meza zegoela. Horrek herrian hautsak harrotu zituen.

Hortaz gain, Arrasateko kontzertu askotan eszenatokira igo zen unean uneko taldearekin abestera. Mondraberrik baieztatu du tamalez lagun hau etxebizitzan hilda aurkitu dutela gaur goizean. 60 urte zituen. Doluminak familiari eta lagunei, ‘punk is not dead’.

6 IRUZKIN

  1. Alberto!!! Zauzen tokixan zauzela… Disfrutau! Bizitza osuan ein dozun mouan.
    Eta ez kezkatu galdu dozunagatik, RIPen abestixak esaten zauen mouan, hemen geraketan garenon etorkizuna ESKORIA besterik ez dok.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen