2.6 C
Bergara
asteartea, 27 otsaila, 2024
spot_img

Sanjoanak 2023

Assata taldeak doinu beltz dantzagarriak eskaini ditu Txosnetan

Talde arrasatearrak aurrera jarraitzen du 'Oasia' diskoa jendartean aurkezten. Gaur arratsaldean Arkaitz, Jokin, Beñat, 'Momo' eta Jonek zuzenekoa eman dute txosnetan, Sanjoanen harira. Funk, punk eta elektronika uztartu dituzte emanaldian, eta publikoak gustura jarraitu du kontzertua. Hona hemen kontzertuko...

Familien txaloak jasotzen dabil Erraldoi eta Kilikien kalejira

Konpartsako lagunek atzo iluntzean Errementari Dantzan parte hartu zuten, gaur kalejiran ibili dira, eta etzi (ekainak 26) gauza bera egingo dute goizeko 11:00etan abiatuta. Haurren, gurasoen eta aitona-amonen artean piezarik gustukoenetako bat 'Polonesa' dugu, batez ere abiadura bizitzean. Gaurko...

Ion Braun dj arrasatearra Basati tabernan ariko da gaur gauerdian

Kartela: Basati taberna. Ferrerias kaleko taberna honek ekainaren 24aren eta 25aren arteko gauerdiko 00:00etan hartuko du musika saioa, 2023ko Sanjoanen testuinguruan.

80 urtetik gorako lagunei esker oneko omenaldia egin zaie

Bi pertsona nagusienek (Vicenta Bengoa Iraola eta Ignacio Garmendia Antepara) bi muxu eta lore sorta bana jaso dituzte udal-ordezkarien aldetik. Ekitaldian ere Abaroako korua aritu da eta lunch goxo bat izan da. Sanjoanetan bete-betean murgilduta gabiltza, eta gaur, ekainak 24...

Ohorezko aurreskua eta San Joan Zortzikoa plazaratu dira

San Joanen irudiaren omenez, txistulariek eta bi dantzarik ohiko piezak eskaini dituzte Herriko plazan, udal-korporazioa bertan zela. Emanaldiak herritar ugariren txalo beroak jaso ditu. https://youtu.be/Wgg79zHGtso

“Arrasateko Txosnetako kontzertuak ilusio handia eragiten dit”

La Furia arrasatear-cascantearrak 10 urte egingo ditu aurten lehen diskoa egin zuenetik. Orain arte lau egin eta aurkeztu ditu. Sanjoanetan, ekainaren 25ean, kontzertua emango du gaueko 22:00etan hasiko den jaialdian. -La Furiak 10 urte egin ditu aurten (2013-2023) zorionak! Nola...

“2005etik Donostiako Danborradako konpainia bat zuzentzen dut, aurten Elmakoa ere”

Elma auzo bezala lehen aldiz Haurren Danborradan eta Helduen Danborradan parte hartzen dabil aurten. Aurreko larunbatean Igor Kortajarenak eta bere semeak Haurren Danborradan auzoko konpainia zuzendu zuten, eta Igorrek ekainaren 23an gauza bera egingo du Helduen Danborradan. Kaixo Igor, Arrasateko...

Sin + Acusticek kontzertua emango du Hotel Mondragonen ostiralean

Kartela: Antolakuntza. Talde arrasatearraren emanaldia hoteleko terrazan izango da San Joan bezperan, ekainak 23, arratsaldeko 17:00etan.

Haur-danborradak 180 izen-emate, euriagatik bide laburtua, Elmaren estreinaldia,… izan ditu

Giro euritsuaren ondorioz, ibilbide laburtua egin behar izan da, baina neskatila-mutilen danbor hotsak, AM Bandaren zuzeneko musika, ikusmina,... bertan izan dira. https://youtu.be/aMN8EUf-1Es Aurten 180 haurrek eman dute izena Haurren Danborradan, baina baliteke euriaren ondorioz, ekitaldian haur gutxiagok parte hartu izana. Giro euritsuaren...

Herriko plaza kantari aritu da afarian Sei Pistols eta trabuko batekin

Afari herrikoian hainbat herritar oholtzara igo eta jendartean abestera animatu dira, ekitaldi parte-hartzailean. Musikariekin bat, herritarrek euskal kantu ezagunak eta ez hain ezagunak abestu dituzte, batzuetan eskuorriak lagunduta. Hona hemen ekitaldiko hainbat irudi: https://youtu.be/4hgUSrcEarE https://youtu.be/-an2N5NNYaY https://youtu.be/S2g1_0dMOME https://youtu.be/on7mZPVkn1I
- Advertisement -spot_img

Latest News

- Advertisement -spot_img