“2005etik Donostiako Danborradako konpainia bat zuzentzen dut, aurten Elmakoa ere”

0
1317

Elma auzo bezala lehen aldiz Haurren Danborradan eta Helduen Danborradan parte hartzen dabil aurten. Aurreko larunbatean Igor Kortajarenak eta bere semeak Haurren Danborradan auzoko konpainia zuzendu zuten, eta Igorrek ekainaren 23an gauza bera egingo du Helduen Danborradan.

Kaixo Igor, Arrasateko konpainia bateko zuzendari gisa lehen urtea duzu ezta?

Kaixo, bai, auzoko bizilagun batzuek aurten auzoko konpainia sortu dute, bertako taldetxo baten ekimena izan da, eta proposatu zidaten konpainia zuzentzea. Nik baietz erantzun nien eta hemen ari naiz Elmako konpainia zuzentzen.

Nolako esperientzia izaten ari da?

Oso ona, oraingoz pertsona gutxi ari gara konpainian, baina oso ondo. Konpainiakoak oso ondo portatzen ari dira, eta denok ikasten ari gara.

Donostiako Danborradan ere esperientzia daukazu ezta?

Bai, 2005. urtetik Donostiako Danborradako konpainia bat zuzentzen dut, eta horregatik proposatu didate hemen ere gauza bera egitea. Dena den, ez pentsa erraza denik: Arrasaten jotzen dira Donostian jotzen ez diren lau abesti, eta beraz horiek ikasten ari naiz. Denon artean ikasten gabiltza.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen