Familien txaloak jasotzen dabil Erraldoi eta Kilikien kalejira

0
706

Konpartsako lagunek atzo iluntzean Errementari Dantzan parte hartu zuten, gaur kalejiran ibili dira, eta etzi (ekainak 26) gauza bera egingo dute goizeko 11:00etan abiatuta. Haurren, gurasoen eta aitona-amonen artean piezarik gustukoenetako bat ‘Polonesa’ dugu, batez ere abiadura bizitzean. Gaurko emanaldiak ere ikus-entzuleen txalo beroak jaso ditu, kilikiak eta Arrasateko Gaiteroak ahaztu barik, bideoak erakusten duen bezala.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen