Haur-danborradak 180 izen-emate, euriagatik bide laburtua, Elmaren estreinaldia,… izan ditu

0
2355

Giro euritsuaren ondorioz, ibilbide laburtua egin behar izan da, baina neskatila-mutilen danbor hotsak, AM Bandaren zuzeneko musika, ikusmina,… bertan izan dira.

Aurten 180 haurrek eman dute izena Haurren Danborradan, baina baliteke euriaren ondorioz, ekitaldian haur gutxiagok parte hartu izana.

Giro euritsuaren ondorioz, denborrada Kulturolatik Herriko plazara zuzenean joan da, ibilbide laburtuan, Biteri plazatik igaroz.

Erabakia SUDC elkarte antolatzaileak eta Udalak hartu dute elkarlanean. Ekitaldi ibiltariak Arrasate Musika Bandaren zuzeneko melodia izan du, Mikel Markiegik zuzenduta.

Azpimarratzekoa da Elma auzoak aurten lehenbiziko aldiz konpainia batekin parte hartu duela neskatila-mutikoen danborradan. Eta gauza bera egingo du Helduen danborradan ekainaren 23an.

Herriko plazan, ateri zela baliatuz, Haurren danborradak zenbait pieza eskaini ditu eta San Joan Hereserkia entzun du. Ekitaldia bukatuta, antolatzaileek haurrak arkupeetara zuzendu dituzte.

Gaur alkate izendatutako Maider Morras Azpiazuk eta bere taldeak danborradako banderadunak eta jenerala udaletxean hartu ditu, baita SUDCeko ordezkari Juan Luis Arkauz ere.

Danborradako zuzendari nagusiak, Eva Romerok, eskerrak eman gura dizkio “jende guztiari: umeei eta gurasoei pazientzia izan dutelako”.

Antolakuntzak ere “barkamenak eskatzen ditugu, azken orduko aldaketa batzuk egin behar izan ditugulako, baina eguraldia ez dago gure esku. Espero dugu eurek ulertzea, antolatzaileok gure esku zegoena egin dugu. Orain balorazioa egitekoak gara”.

Halaber, Antolakuntzak eskerrak eman dizkie “udaltzainei oso ondo portatu direlako, pazientzia handia izan dutelako, eta azken orduko aldaketei adi izan direlako. Eskerrak ere Arrasate Musikaleko Bandaren zuzendariari, uneoro prestutasunez jardun duelako”.

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen