2.6 C
Bergara
igandea, 29 azaroa, 2026

Sanjoanak 2023

Kuadrillak su edota mahaiaren bueltan batu dira: Zeuk iñ zeuk jan

Bazkari herrikoia aurten Portaloira itzuli da, eta Biteri plazaren zati bat ere hartu du. Adin ezberdinetako lagun taldeak elkartu dira bertan sukaldatzen edo sukaldatu barik. Arrasateko Udalak sagardotegi kupela bat gozagai jarri du.

Udalak “positiboki” baloratu ditu Sanjoanak, “parte-hartze handikoak”

Beheko testua: Arrasateko Udala. Argazkia: MB artxiboa. Herritarrek aktiboki parte hartu zuten programatutako jardueretan, eta eragile sozial eta kulturalen inplikazioa baloratzen da. “Eragile horiek lan bikaina egin dute”, eta eskerrak eman dizkiete Arrasateko Udaleko arduradunek. Arrasateko Udalak San Joan jaien...

Huntzak eta publikoak bat egin dute ‘azkena balitz bezala’ Txosnagunean

Peru Altube arrasatearrak beste taldeekin batera kontzertua eman dute gaur goizaldean Sanjoanen baitan. Ikus-entzuleek Kondekua bete dute 'Azkena balitz bezala' biraren baitan. 2014an sortua, taldea hainbat kontzertu ematen dabil 'Azkena balitz bezala' biraren baitan, eta Arrasatek zuzeneko horietako bat hartu...

La Furia eta taldekideek rap eta dantza eskaini dituzte Txosnagunean

10 urte egiten ditu aurten sortzaile arrasatear-cascantearrak bere lehen diskotik. Gaur gauean, Sanjoanen harira, Arrasateko Txosnetan zuzenekoa eman du taldeekin batera. Doinu, erritmo eta mugimendu urbanoak eskaini dituzte, eta publikoaren txalo beroak jaso dituzte. Hona hemen kontzertuko hainbat momentu: https://youtu.be/89Kh5vdJrOA https://youtu.be/LSpVGiffX7A Erlazionatutako...

Monterron festa bihurtu dute Pirritx, Porrotx, Marimotots eta Porrotxinek

Familiek eta Txatxilipurdiko langileek adi jarraitu dute 'Urteak bete, abenturak bizi!' ikuskizuna. Ohi dutenez, Monterron parkea bete egin dute umeen lagun hauek, taldearen 35. urteurrenean. Zorionak lagunak!

Erasoa salatu dute udal-talde guztiek, “zaindu dezagun elkar”

Beheko testua: Udal-talde guztiak. Bart goizaldean Arrasateko alde zaharrean gertatutako liskarren harira eta ondorioz gizonezkobatek jasandako erasoaren aurrean, Arrasateko udalak eta bertan ordezkaritza daukaten udaltalde guztiek ondoko udal adierazpena sinatzen dugu: Indarkeria gertaera hauek oso larriak dira eta irmoki arbuiatu eta...

Umeek batera makaltxoa igo dute, Eguzkilaruk eta ‘Txatxili’k lagunduta

Txatxilipurdik antolatuta, jolas ugari daude aukeran Biterin eta Monterronen, haurrentzat eta gazteentzat. https://youtu.be/VUJL6JDA4a8 https://www.youtube.com/watch?v=uetEuovMS60 Gaur Eguzkilaru Eguna eta Gazte Laru Eguna ospatzen ari dira goiz eta eguerdian, Biterin eta Monterronen, hurrenez hurren. 'Txatxili'ko lagunek antolatuta, Biteri plazan jolasgunea izan, eta Eguzkilaru lagunen artean...

Kaleak alaitzen dabiltza Arrasateko Trikitixa Eskolako lagunak

Sanjoanetako ohiko kalejirari ekin diote gaur eguerdian Kulturolatik abiatuta. Adin ezberdinetako ikasleak, irakasleek lagunduta, trikitiari eta panderoari eragiten ari diete kaleetan eta plazetan. https://youtu.be/qsQ74NwaAt0

Chambaok Monterron parkea bete du flamenko-chill doinuekin

'La Mari' ahotsean, Chambao taldea aurten eszenatokietara itzuli da, eta Udalak antolatuta, bart flamenkoa eta elektronika elkartu ditu Arrasaten. Ikus-entzuleek parkea bete dute eta gustura jarraitu dute emanaldia. Hona hemen kontzertuko hainbat une: https://youtu.be/ppVNiOIrQWk https://youtu.be/y_shySBjH5Y

Sanjoanetako 2. entzierroa jendetsua eta azkarra izan da

Gaur, ekainak 25, Manzarbeitiako bigantxek laster batean egin dute Portaloiaren eta zezen plazaren arteko ibilbidea. Atzo baino korrikalari gutxiagok hartu dute parte, baina gazte ugari aritu dira. Iturbide parean gutxienez eroriko bat izan da, baina osasun arazo larririk gabekoa. https://youtu.be/czbMZvetv9o
- Advertisement -spot_img

Latest News

Kantuz elkartearen estreinaldiak zarzuelako publikoaren txalo beroak lortu ditu

Elkarte liriko arrasatearrak 'El año pasado por agua' lana taularatzen dihardu asteburuon, eta Cris Cubillo zuzendariak baloratu du orain...
- Advertisement -spot_img