Dragoi Janak, antolakuntzan 40 lagun, 400 lagunen gosea asetu du

0
1095

AED elkarteak eta AEK euskaltegiak antolatuta, herritarrak garaiz ibili dira plazaratzean, eta ondoren euretako ugarik baieztatu dute “haragia oso goxoa” zegoela.

Hori posible egiteko, AEKko langile guztiak eta AEDko Zuzendaritzakoak eta zenbait bazkide topera ibili dira lanean, bi txandatan. Denera 40 bat lagun.

Aukeran ere afari bejetarianoa izan da “baina jende gehiena txuleta jatera etortzen da, haragi oso ona baita”. Salgai jarritako 400 txartelak agortu dira.

Otorduaz gain, dragoi-tribiala jolastu da, eta Antolakuntzatik eskerrak eman dizkiete “laguntzaile guztiei eta espero dugu 400 herritarrak espektatibak bete izana, baita datorren urtekoenak ere”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen