80 urtetik gorako lagunei esker oneko omenaldia egin zaie

0
1499

Bi pertsona nagusienek (Vicenta Bengoa Iraola eta Ignacio Garmendia Antepara) bi muxu eta lore sorta bana jaso dituzte udal-ordezkarien aldetik. Ekitaldian ere Abaroako korua aritu da eta lunch goxo bat izan da.

Sanjoanetan bete-betean murgilduta gabiltza, eta gaur, ekainak 24 dituenean, 80 urtetik gorako pertsonak omendu ditu Udalak.

Ekitaldia Abaroako Jubilatuen Etxean ospatu da, adineko lagun ugari bertaratu dira, eta elkarteko Jose Rivierek egin ditu aurkezpenak.

Maider Morras Azpiazu alkate berriak esker oneko hitzak izan ditu omenduentzat eta “hemen izatea ohore bat dela” adierazi du.

Alkateak berak eta EH Bilduko zinegotzi Gladys Fernandezek lore sorta bana eta bina muxu eman dizkiete Vicenta Bengoa Iraolari (101 urtekoa) eta Ignacio Garmendia Antepara (97 urtekoa).

Ekitaldian ere EAJ-PNVko bi zinegotzi izan dira: Maitane Muñoz eta Agurne Juldain. Omenaldiaren ostean, Abaroako koruak zenbait abesti eskaini ditu, eta gero lunch goxoa ospatu da. Zorionak 80 urtetik gorako pertsonei!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen