Ane Zuazubiskar, Miren Artetxe, Oihana Bartra eta Aitor Mendiluze sortzaileak hitzekin jolasean aritu dira, Olatz Zuazubiskar eta Maria Osesen gaiak garatuz.

Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteak antolatuta, bertsoak Amaia Udal Antzokira itzuli dira Santamas bezperan.
200 bertso zale inguru bertaratu dira, eta ohiko formulari eutsiz, Maria Oses eta Olatz Zuazubiskar arrasatearrek osotutako bikoteak jarri ditu gaiak.
Bertsoek jorratutako gaien artean Santamasak izan dira, eta ekitaldiaren agurrean goiko bertsoak abestu dituzte. Ekitaldiak publikoaren txalo beroak lortu ditu.



