‘Loreak belaunetan’ dokua eta solasaldia izango dira azaroaren 8an

0
628

Beheko testua eta irudiak: Arrasate Euskaldun Dezagun.

AEDren 40. urteurreneko egitarauarekin jarraituz, azaroaren 8an, euskal kulturgintzaren inguruko ekitaldi bat izango dugu, 19:00etatik aurrera, Kulturateko areto nagusian.

Eneko Barberena idazle arrasatearrak gidatuta, LOREAK BELAUNETAN: KULTURAREN ZAZPI AHOTS GAZTE dokumentalarekin emango diogu hasiera ekitaldiari. Lanartea elkarteak ekoiztutako lan honetan, diziplina ezberdinetan diharduten zazpi sortzaile gazteren artean
gure kultur munduaren nolakoaren eskema zirriborratzen dute beren amets, ekin eta ezinetatik abiatuta.

Zazpi gazte horien artean dago Oihana Arana eskoriatzarra eta emanaldiaren osteko solasaldian parte hartuko du Eneko Barberenarekin eta Lanartea elkarteko Amagoia Gurrutxagarekin batera.

Solasaldiak aukera emango digu Lanartea elkartearen helburuak ezagutzeko zein gure kulturaren osasunaz, kulturgileen egoeraz eta beren etorkizunaz jarduteko. Sarrera doan izango da, eta AEDtik ekitaldira gerturatzeko gonbite berezia egiten diegu Arrasateko kulturgintza sare zabalean diharduten elkarteei zein kultura zale guztiei.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen