Auditoriuma bete eta publikoaren barreak lortu ditu ‘Ni eta nitarrak’ obrak

0
665

Maria Osesek idatzita eta Iholdi Beristainek antzeztuta, estreinaldiak ikus-entzuleen txalo beroak jaso ditu, AEDek ekoitzitako obran.

JAMEko auditoriuma bete egin du gaur arratsaldean publikoak, euskalduntasunaren, mediokritatearen, arrakastaren,… inguruko lana ikus-entzuteko.

Aurkezpenean azaldu zuten bezala, berarekin “edozein emakume, gazte eta euskaldun identifika daiteke”, eta umorezkoa izateaz gain, hausnarketarako bidea ere eman du.

Ildo honetan, publikoaren barreak eta txalo beroak lortu ditu, eta antzezlanaren ostean Iholdik eta Mariak, hunkituta, euren esker ona agertu diete ikus-entzuleei, Ikuska Lizarraladeri eta abar.

Obra 15-16 urtetik gorako pertsonendako bideratuta dago, eta ekimenak helburu du ere Euskal Herrian zehar jendarteratzea. Hartara, honezkero badute beste hitzordurik:

Abenduaren 3an, hots, Euskararen Nazioarteko Egunean, Atxondon (Bizkaia). Kontrataziorako edota informazio gehiagarria behar izanez gero, honatx bi bide:

  • kudeaketa@aedelkartea.eus
  • 943 77 12 28

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen